Malaysiar Emergentzia

Askapen Nazionaleko Gerra Antibritanikoa» orritik birbideratua)

Malaysiar Emergentzia edo Askapen Nazionaleko Gerra Antibritanikoa (1948–1960), gerrilla-gerra izan zen Malaysian, Malaysiako Askapen Nazionaleko Armadako (MNLA) independentziaren aldeko gudari komunisten eta Britainiar Inperioko eta Commonwealtheko indar militarren artean. Komunistak Malaysiaren independentzia irabazteko eta ekonomia sozialista ezartzeko borrokatu ziren; Commonwealtheko indarrek, berriz, komunismoari aurre egiteko eta britainiar interes ekonomiko eta kolonialak babesteko borrokatu zuten[1][2][3]. Gatazkari "Askapen Nazionaleko Gerra Antibritanikoa" deitu zion MNLAk[4], baina "Emergentzia" britainiarrek, Londresen oinarritutako aseguratzaileek ez baitzuten ordainduko gerra zibilen kasuetan[5].

Malaysiar Emergentzia
Darurat Malaya
馬來亞緊急狀態
மலாயா அவசரகாலம்
Asiaren deskolonizazioa eta Gerra Hotza
Data1948k ekainaren 16a - 1960ko uztailaren 31
LekuaMalaya Britaniarra
EmaitzaCommonwealtharen garaipen militarra.
Malayar Federazioaren independentzia 1957ko uztailaren 31n
Gudulariak
Commonwealtheko indarrak:
 Erresuma Batua

Malaya Malayako Federazioa

 Rhodesia eta Nyasaland
(1953 eta gero)

 Australia
 Zeelanda Berria
Babesa:
 Txinako Errepublika (Taiwan)
 Thailandia
(Malaysia-Thailandia muga)
 Ameriketako Estatu Batuak

Indar komunistak:
Malaysiako Alderdi Komunista

Buruzagiak
 Erresuma Batua

 Malaya

 Singapur

 Australia

 Zeelanda Berria

Malaysiako Alderdi Komunista

MNLA

Indarra
451.000 tropatik gora.

7.000 tropatik gora

  • + 7.000 MNLAko tropak.
  • + 1.000.000 babesletikg ora.
  • Orang Asli aliatuak.
  • Min Yuen zibilen babesa.
Galerak
Malaya 1.346 hildako
Erresuma Batua 519 hildako
Erresuma Batua Malaya 2.406 zauritu
6.710 hildako
1.289 zauritu
1.287 atxilotu
2.702 errendizio
Hildako zibilak: 2.478
Desagertutako zibilak: 810
Zauritutako zibilak: 5.000tik gora
Guztira hildakoak: 11.053

1948ko ekainaren 17an, Erresuma Batuak Malaysian larrialdi-egoera deklaratu zuen, plantazioen aurkako erasoen ondoren[5], ezkerreko aktibisten erailketei erantzuten eman zirenak[3]. Malaysiako Alderdi Komunistaren (MCP) buruzagia zen Chin Pengek eta haren aliatuek oihanera ihes egin eta MNLA osatu zuten, britainiar kolonialismoaren aurkako askapen nazionalerako gerra egiteko. MNLAko soldadu asko Malaysiar Herriko Japoniaren Aurkako Armadaren beteranoak ziren. Armada gerrillari komunista zen, eta britainiarrek entrenatu, armatu eta finantzatu zuten, Bigarren Mundu Gerran Japoniaren aurka borrokatzeko[6]. Komunistek hainbat zibilen laguntza izan zuten, batez ere Txinatar komunitatearena[7].

Oihanean kanpamendu batzuk ezarri ondoren, MNLA polizia kolonial britainiarrean eta instalazio militarretan sartzen hasi zen. Meategiei, plantazioei eta trenei eraso egin zien MNLAk, Malaysiaren independentzia lortzeko britainiarren ekonomiaren oinarriak erasotuz. Britainiarrak MNLA gosez hiltzen saiatu ziren, elikagaiak arrazionalizatuz, ganadua hilez eta agente laranja herbizida airetik jaurtiz, lur errearen estrategia erabiliz[8][9][10][11]. Britainiarrek komunisten aurka Genevako Hitzarmenak hausten zituzten herrixka desarmatuen exekuzio estrajudizialak egin zituzten[12]. Adibiderik txarrena Batang Kaliko sarraskia da. Britainia Handiko prentsak "Mỹ Lai britaniarra" deitu dio[13][14][15]. Briggs Planak 400.000 zibiletik milioi batera kontzentrazio-eremuetara eraman zituen, britainiarren "Herri berriak" deitu zituztenak. Orang Asli komunitate indigenaren aurka ere ekin zioten, britainiarrek uste baitzuten komunistak babesten ari zirela.[16][17][18][19] Komunistek klase-kontzientzian eta etnia eta genero berdintasunean zuten sinesteak, emakume eta herri indigena asko MNLArekin eta Min Yuenen hornidura-sare ezkutuarekin bat egitera bultzatu zituen.

Emergentzia 1960an amaitutzat eman zen arren, Chin Peng buruzagi komunistak matxinada berritu zuen 1967an Malaysiako gobernuaren kontra. Bigarren fase horrek 1989 arte iraun zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. Deery, Phillip. (2007). «Malaya, 1948: Britain’s Asian Cold War?» Journal of Cold War Studies 9 (1): 29–54. ISSN 1520-3972. (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  2. Siver, Christi. (2009-09-01). «The Other Forgotten War: Understanding Atrocities during the Malayan Emergency» Political Science Faculty Publications (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  3. a b Newsinger, John. (2013). The blood never dried : a people's history of the British Empire. (Second edition. argitaraldia) ISBN 978-1-909026-29-2. PMC 839317836. (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  4. (Ingelesez) Foundation, Bertrand Russell Peace. (1977). Malaya: The Making of a Neo-colony. Bertrand Russell Peace Foundation for Spokesman Books ISBN 978-0-85124-189-0. (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  5. a b Burleigh, Michael. (2013). Small wars, faraway places : global insurrection and the making of the modern world, 1945-1965. ISBN 978-0-670-02545-9. PMC 834432611. (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  6. Hack, Karl. (2012-10-01). «Everyone lived in fear: Malaya and the British way of counter-insurgency» Small Wars & Insurgencies 23 (4-5): 671–699.  doi:10.1080/09592318.2012.709764. ISSN 0959-2318. (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  7. (Ingelesez) «BBC World Service - The Forum, The Malayan Emergency» BBC (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  8. (Ingelesez) «The Malayan Emergency - Britain's Vietnam, Except Britain Won» Forces Network (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  9. Mann, Michael. (1986-2013). The sources of social power. Cambridge University Press ISBN 0-521-30851-8. PMC 12214431. (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  10. (Ingelesez) The Chemical Scythe.  doi:10.1007/978-1-4899-0339-6. (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  11. (Ingelesez) Schummer, Joachim; Børsen, Tom. (2021-03). Ethics of Chemistry.  doi:10.1142/12189. (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  12. (Ingelesez) Military Interventions, War Crimes, and Protecting Civilians.  doi:10.1007/978-3-319-77691-0. (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  13. (Ingelesez) A mistake or murder in cold blood? Court to rule over ‘Britain’s My Lai’. ISSN 0140-0460. (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  14. (Ingelesez) «Batang Kali killings: Britain in the dock over 1948 massacre in» The Independent 2015-04-18 (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  15. (Ingelesez) «Batang Kali relatives edge closer to the truth about 'Britain's My Lai massacre'» the Guardian 2012-01-25 (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  16. Keo, Bernard Z.. (March 2019). «A small, distant war? Historiographical reflections on the Malayan Emergency» History Compass (Wiley-Blackwell) 17 (3): e12523.  doi:10.1111/hic3.12523..
  17. Sandhu, Kernial Singh. (March 1964). «The Saga of the "Squatter" in Malaya» Journal of Southeast Asian History (Cambridge University Press) 5 (1): 143–177.  doi:10.1017/s0217781100002258..
  18. Jones, Alun. (September 1968). «The Orang Asli: An Outline of Their Progress in Modern Malaya» Journal of Southeast Asian History (Cambridge University Press) 9 (2): 286–305.  doi:10.1017/s0217781100004713..
  19. Idrus, Rusalina. (2011). «The Discourse of Protection and the Orang Asli in Malaysia» Kajian Malaysia (Universiti Sains Malaysia) 29 (Supp. 1): 53–74..

Kanpo estekak aldatu