Ashur-nirari V.a
Ashur-nirari V.a, Asiriako errege bat izan zen. K.a. 755etik K.a. 745 arte gobernatu zuen. Bere oinordekoa, Tiglath-Pileser III.a izan zen.
Ashur-nirari V.a | |||
---|---|---|---|
K.a. 755 - K.a. 745 ← Ashur Dan III.a - Tiglath-Pileser III.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. VIII. mendea | ||
Herrialdea | Asiria | ||
Heriotza | K.a. 746 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Adad-nirari III.a | ||
Haurrideak | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Ashur-nirari V.a, Adad-nirari III.aren semea zen, eta bere anaia Ashur Dan III.aren oinordekoa izan zen. Bere aurreko erregeagandik egoera zail bat jaso zuen. Asiriar agintaritza, gorteko dignatarioek biziki mugatua izan zen, batez ere Shamshi-iluren aldetik, asiriar armadako komandante buruzagia zena. Kanon eponimoaren arabera, lau urtez, "lurrean" egotera behartua izan zen. Urtero kanpainetan joatea ohikoa zen asiriar erregeen artean, eta hain aipatua eta ezaguna izan zen monarkia, biziki ahuldua izan zen. Bere erregealdiko laugarren eta bosgarren urteetan, Namriren aurka kanpaina bat bidali zuen. K.a. 746an, matxinada bat piztu zen, eta, hurrengo urtean, tronua, Tiglath-Pileser III.ak hartu zuen, Ashurren anaia edo semea zena, edo, alternatiboki, aurreko errege etxearekin inongo zerikusirik ez zuen usurpatzaile bat.
Aurrekoa Ashur Dan III.a |
Asiriako erregea K.a. 755-K.a. 745 |
Ondorengoa Tiglath-Pileser III.a |