Ashikaga Yoshitane (japonieraz: 足利 義稙?, 1466ko irailaren 9a-1523ko maiatzaren 23a) Ashikaga shogunerriko hamargarren shoguna izan zen, eta bi alditan gobernatu zuen. Lehen aldiz, 1490 eta 1493 bitartean, eta, ondoren, 1508 eta 1521 bitartean Japonian. Ashikaga Yoshimiren semea eta shogunerri honetako seigarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshinoriren biloba izan zen.

Ashikaga Yoshitane

Bizitza
Jaiotza1466ko irailaren 9a
Herrialdea Japonia
Heriotza1523ko maiatzaren 23a (56 urte)
Hobiratze lekuaSaikō-ji (en) Itzuli
Familia
AitaAshikaga Yoshimi
AmaYoshiko Hino
Ezkontidea(k)Q110635516 Itzuli
Familia
Jarduerak
JarduerakSamuraia
GraduaShogun

Bederatzigarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshihisa 1489an gaixotasun baten ondorioz eta oinordekorik utzi gabe hil zenean, hurrengo urtean Yoshitane izendatua izan zen shogun bezala, baina, 1493an, Hosokawa Masamotok bere kargua uztera behartu zuen, eta Ashikaga Yoshizumigatik ordezkatua izan zen.

1508an, Funaokayamako guduaren ondoren, Yoshitanek shogun titulua berreskuratzen du, baina, ondoren, 1521ean, Hosokawa Takakunik, Yoshitane, Awaji uhartean erbesteratzera behartu zuen, eta Ashikaga Yoshiharugatik ordezkatua izan zen.


Aurrekoa
Ashikaga Yoshihisa
Ashikaga shogunerriko shoguna
1490-1493
Ondorengoa
Ashikaga Yoshizumi


Aurrekoa
Ashikaga Yoshizumi
Ashikaga shogunerriko shoguna
1508-1521
Ondorengoa
Ashikaga Yoshiharu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ashikaga Yoshitane Aldatu lotura Wikidatan