Aseguru bat ezbehar baten aurrean aseguratu den hura babesten duen tresna da. Entitate aseguratzaileak aseguratuarekin konpromisua hartzen du sortutako kaltea ordaintzeko edo kapital edo errenta bat ordaintzeko. Aseguru etiko eta solidarioena, aseguru merkatuan finantza etikoen ohiko praktikak barneratzen dituen aseguru kontzeptua da.

Helburua aldatu

Aseguru etikoak finantza etikoen parte dira, beraz, bezeroek bertan sartzen duten dirua non inbertitzen den jakiteko eskubidea gauzatzen dute eta diru hori irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidario batzuk betetzen dituen proiektuetan soilik inbertitu daiteke. Entitate finantzario etikoek gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioko proiektuak finantza ditzakete, besteak beste. Aseguru etikoen helburuetako bat merkatu soziala sustatzea baita, kontsumitzaile, hornitzaile eta banatzaileek konpromiso sozialaz jarduteko aukera izan dezaten eta merkatu sozialekiko erakundeen arteko elkarlana indartu daiten.

Printzipioak aldatu

Aseguru etikoen printzipioak hurrengoak dira:[1]

1.     Mutualitatea: Aseguruek komunitate bateko kideen arteko lorturak ezartzen dituzte, kalterik jasaten ez dutenen eta jasaten dutenen artean, alegia. Irizpide mutualista jarraituz, aseguruen estalduran ezin da inolako diskriminazio motarik egin zerbitzu horiek eskatzen dituztenen artean.

2.     Komunitatea: aseguru etikoa komunitatearentzako zerbitzu abantailtsutzat eta lurreldearentzako onura gisa ulertzen da, ezbeharrei aurre egiteko elkartasun tresna da.

3.     Zuzentasuna: aseguru konpainiaren eta aseguru hartzaileen arteko erlazio duina bermatu behar da, non erakundeak pertsonak informatzen dituen haien eskubideak ezagutu ditzaten eta botere desorekak ekiditzeko.

4.     Gardentasuna: aurreko printzipioarekin lotuta, kontratuetan eskainitako zerbitzuei buruzko informazio argia eta ulergarria agertu behar da. Baita finantza kudeaketan eta enpresaren inbertsio-politikan ere.

EthSI zigilua aldatu

2008an FETS-en Finantza Etikoen Behatokiak sortutako aseguru etikoaren zigilua da. EthSI[1] ingeleseko Ethical and Solidarity base Insurance-etik dator, euskeraz Aseguru Etiko eta Solidarioak. Europa mailan dago patentatua.

Zigiluaren helburu nagusiak bi dira. Lehenik eta behin, pertsonei beraien balioekin hurbilen dagoen aseguru konpainia edo bitartekaritza aukeratzen laguntzea eta, bigarrenik, aseguruen sektorean praktika etiko eta solidarioak bultzatzea.

Egun existitzen diren beste ziurtagiriekin alderatuz, EthSI ziurtagiria aseguruen jatorrian zeuden mutualitatea, zuzentasuna eta gardentasuna bezalako baloreak berreskuratzeko bokazioa duen tresna da. Horretarako, Behatokiak bi ebaluazioa sakon egiten ditu: objektiboa eta subjektiboa. Azterketa objektiboan komunitatearekiko eta lurraldearekiko ardura; gardentasuna; ingurumenarekiko ardura; lan-ardura; sozietate-egitura; gobernantza eta funtzionamendu demokratikoak, eta inbertsio etikoak ikertzen dira. Ebaluazio subjektiboan, ordea, guztia testuinguruan jartzen da errealitatearen azterketa hobea ahalbidetzeko.

Ziurtagiria etengabeko prozesu bat denez, erregistro maila ezberdinak ditu. Mutualitateen eta aseguru konpainien kasuan hiru maila dira E1, E2 eta E3. Bitartekaritzetan, bestalde, E1 eta E2. Bi kasuetan, E1 maila da nota onena.

Ziurtagiria lortzeko gitxienekoa irizpideak betetzea eta kuota ordaintzea da. Ziurtapen prozesua ekonomia sozial eta solidarioaren inguruan jakitunak diren pertsonek osatutako ebaluazio batzorde independenteak egiten du. Gainera, hobetu daitezkeen alderdiak proposatzen dira, hobekuntza prozesua bermatzeko.

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Txostena: 'Aseguruak aztergai'» FINANTZAZ HARATAGO (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).