Yogaren arloan, gorputzaren eta adimenaren gainean jardutea helburu duten 'gorputz-jarrera' guztiei asana (sanskritoz: आसन) deritze.[1]

Asana nagusienetariko batzuk. Ezkerraldetik eskuinaldera eta goitik behera: Eka Pada Chakrasana; Ardha Matsyendrasana; Padmasana; Navasana; Pincha Mayurasana; Dhanurasana; Natarajasana; Vrkshasana

Bere praktikatzaileen arabera, asanek erresonantzia bidez jarduten dute nagusiki bizkarrezurrean zehar dauden zentro energetiko batzuetatik. Hauek dira haren praktikaren gakoak: mugimenduen geldotasuna (asana egiteko eta desegiteko orduan), fase estatikoa (edo mantentzekoa), arnasketa motela, kontzientea eta zuzendua, eta arreta mentala alerta-egoeran. Eguzkiari egindako agurra asanen sekuentzia baten adibide bat da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.