Arveleg I.a, Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan, Arthedaineko zortzigarren erregea da. Argeleb I.aren semea da, eta Fornosten jaio zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1309. urtean. Bere izena, sindarinezkoa da, eta "errege handi" bezala itzul daiteke.

Historia aldatu

Errege bihurtzen da bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1356. urtean hil ondoren, Angmarrek lagundutako Rhudaur erresumaren aurkako gudu batean. Berak, Lindon eta Kardolanen laguntzarekin, etsaia, berriz ere, iparralderantz kanporatu zuen.

Porrotaren ondoren, Nazgûlen Jauna Rivendel setiatzen hasi zen, Elrond hil eta harana bereganatzeko asmoz.

Bere erregealdian eta denbora batez, eskualdean bakea egon zen; Arthedainekin Ekialdetik Mendebalderako bidea, Denboraren Muinoak eta Mitheithel ibaiaren behe ibilbidearen arteko muga bat domeinatuz. Baina Rhudaur, mendietako gizonek domeinatu eta gobernatzen dute, Nazgûlaren laguntzarekin. Hauek, erresumako azken dunedainak hiltzen dituzte.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1409. urtean, Errege Aztiak eta Rhudaurreko menditarrek, Arnor inbaditzen dute. Kardolan suntsitua da, eta, bizirik geratzen diren urriak, Oihan Zaharraren inguruko muinoetan babesten dira. Bere aitona Malvegilek Amon Sûlen inguruan eginiko gotorlekuak, dorrea bezala suntsituak dira. Palantirra, Fornostera eramana da, Angmarren eskuetan eror ez dadin. Arveleg guduan hiltzen da, 53 urteko erregealdiaren eta 100 urteko bizitzaren ondoren. Bere oinordekoa, bere seme Araphor da.


Aurrekoa
Argeleb I.a
Arthedaineko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1356-1409
Ondorengoa
Araphor

Kanpo estekak aldatu