Ireki menu nagusia

Artzate Haitza

Euskal Herriko mendia

Artzate Haitza Aralarko mendilerroan dagoen mendi bat da, mendilerroko bigarren txikiena, Itaundieta mendiaren ondoren. Mendi honen tontorrean, erpin geodesiko bat dago.

Artzate Haitza
Datu orokorrak
Garaiera 656 m
Geografia
Koordenatuak 42° 59′ 28″ N, 2° 10′ 07″ W / 42.99112222°N,2.16865°W / 42.99112222; -2.16865Koordenatuak: 42° 59′ 28″ N, 2° 10′ 07″ W / 42.99112222°N,2.16865°W / 42.99112222; -2.16865
Herrialdea Euskal Herria
Mendikatea Aralar
Herrialdea Espainia
Lurraldea Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Ataun-San Martin
Mendikat Mendikat

IrispideakAldatu

Ataungo San Martin auzotik, Arratetara doan bidetik abiatu behar da. Arrateta igaro ondoren, eskuinerantz biratu behar da, Bedamako zelaia izeneko lepora iristeko. Aurrerago geratzen da Bedama baserria. Lehenago, Beamaburuko muinoa ezkerretik igarotzen duen bidea utzi behar da, antzinako Erremedioseko bainuetxetik, Bostbidetako bidegurutze eta lepoaren bila, Agaotzen mendebaldean. Bedamako zelaitik, bide bat pinudian barneratzen da, eta Artzate Haitzen azpitik iparralderanzko norantza hartzen du. Baina alde batera utzi behar da, eta, inongo biderik gabe, zuzenean pinuditik tontorrera igo behar da.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa