Artzain Onaren katedraleko organoa

Donostiako Artzain Onaren katedraleko organoa tenpluaren koroaren goialdean 1954ko urtarrilaren 19an inauguratu zuten, Donostiako elizbarrutia sortu eta hiru urte pasa eta gero eta katedrala eraiki eta hilabete batzuk geroago. Cavaillé-Coll organoak Aquilino Ametzuak egindako organo bat ordezkatu zuen. Aurrekoa Artzain Onaren elizaren irekieraren garaikoa zen, hau da, 1897koa.

Artzain Onaren katedraleko organoa
Jatorria
Ezaugarriak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′01″N 1°58′54″W / 43.31683°N 1.98158°W / 43.31683; -1.98158
Map

Garai hartako Europa osoko organorik handienetariko bat izan zen: eskuentzako bost teklatu, oinentzako bat eta 106 erregistro ditu; gainera, presbiterioan oihartzun-organo bat dago, eskuentzako bi teklatu, pedalak eta 20 erregistro dituena. Guztira 9.535 hodi ditu barnealdean eta kanpoaldean, handiena 10 metrokoa dena. 30 tonako pisua du. Inaugurazioan lau euskal musikagileen lanak estreinatu zituzten: Tomas Garbizu, Luis Urteaga, Nemesio Otaño eta Jesus Guridi. Azkenak Tríptico del Buen Pastor lanari esker lehiaketaren saria irabazi zuen.

Fermin Lasala Collado Mandasko dukeak egindako legatu bati esker, 1,5 milioi pezeta ordaindu zuten. 1953an egin zuten Azpeitia Organería Española tailerrean eta haizagailuak Basileako Meindinger konpainiari erosi zizkioten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu