Artxeteko oihana, Tolkienen legendariumean agertzen den fikziozko baso bat da. Oso modu laburrean agertzen da Eraztunen Jauna eleberrian, Merryk, Pippinek, Frodo Zorrozabalek, Sam Gamgeek eta Aragornek, mendebaldetik ekialdera zeharkatzen dutenean Eguzkiaren Hirugarren Aroko 3018ko urriaren lehen hiru egunetan, Nazgûlengandik ihes egin nahian.

Kokapena aldatu

Basoak, Breeko lurralde ia guztia hartzen du. Bide Berdearen ekialdean eta Ekialdeko Bidearen iparraldean dago, eta Breeko muinoraino iristen da mendebaldetik eta Ureuli Zingiraraino ekialdetik. Artxet herria, basoaren barnean dago.

Historia aldatu

Arnor erresuma, Artxeteko oihanaren lehen jabea izan zen, suntsitua izan zen arte. Beranduago, oihana, Arthedain erresumako erregeena izango zen, beranduago, erresuma hau ere suntsitua izan zen arte. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 3018. urtearen amaieran, hegoaldetik zetozen gaizkile batzuk, ingurua arpilatu zuten, baina Breeko herritarrek gudu txiki batean garaitu zituzten, eta oihanean babestu behar izan zuten. Urte bete beranduago, Eraztunaren Gerra amaitu ondoren, Elessar erregeak, Erresuma Bateratuko mezulariak bidali zituen, gaizkileak handik kanporatzeko.

Kanpo estekak aldatu