Artemis Persiarra edo Artemisa Persiarra, greziarrek Anahita persiar jainkosari emandako izenetako bat da (greziarrek Anaitis ere deitua), baita jainkosa hau eta Artemisa greziarraren arteko gurtza sinkretikoari ere.

Artemisa eta Anahitaren arteko sinkretismo prozesua Asia Txikian garatu zen, persiarrek K. a. VI. mendearen erdialdean konkistatu zutena. Publio Kornelio Tazitoren arabera (III. 60), jainkosaren santutegi bat sortu zuen Ziro II.ak Lidiako Hierozesarea hirian, nork pribilegioak eman zizkion. Aldi berean, Beroso babiloniarrak, Anaitis Sardesen Artaxerxes II.aren erregealdian gurtua zela aipatzen du. Errege honek, bereziki Anahitaren gurtza babestu zuen (bere inskripzioetan aipatzen duen lehen akemenidar subiraua da) eta, uste denez, Artemis/Anahitaren gurtza guneak bere erregealdian datatuak egon daitezke. Persiar domeinuaren garaikoak, gainera, jainkosaren irudikapenak dituzten eraztun eta zigiluak aurkitu dira.

Artemis Persiarraren gurtzak aurrera jarraitu zuen garai helenistiko eta erromatarrean. Lehen aipatu diren Hierozesareako santutegiaren pribilegioak, subirau helenistikoek berretsi zituzten, Atalo III.a Pergamokoaren gutun batek iradokitzen duen bezala (RC 68). Gainera, Filadelfia pergamoar hirian gurtzen zenaren berri ere bada. Jainkosaren irudikapen helenistikoa duten txanponak, Hierozesarea eta Hypaipa hiri lidiarretan aurkitu dira. Azken kasu honetan, posible da iraniar estiloko elementu batzuen mantentzea ikustea. Jada erromatar garaian, Estrabonek (XV. 3.15), Anahitaren omenezko jaialdiak aipatzen ditu Kapadoziako santutegietan (Castabala), eta Pausaniasek (V. 27.5) Hypaipan egin ziren gurtza zeremonien lekuko izan zela dio.

Bibliografia aldatu

  • Briant, P. (2002): From Cyrus to Alexander, Eisenbrauns, pp. 253, 501, 677, 701.
  • Chaumont, M.L. (1985): "Anahid", iii "The Cult and Its Diffusion", en Enciclopaedia Iranica vol. I.
  • Weisskopf, M. (1990): "Cappadocia", Enciclopaedia Iranica vol. III.

Kanpo estekak aldatu