Arte Modernoaren Astea

Arte Modernoaren Astea (portugesez: Semana de Arte Moderna) Brasilgo São Paulo hirian 1922ko otsailaren 11tik 18ra bitartean izan zen gertakari kultural bat izan zen. Brasilgo modernismoa izenez ezagutzen den mugimenduaren abiapuntutzat hartzen da. Ekimena São Pauloko Udal Antzokian egin zen.[1]

Arte Modernoaren Astea
Irudia
Motaarts festival (en) Itzuli
Denbora-tarte1922ko otsailaren 11 - 1922ko otsailaren 18a
KokalekuSão Pauloko Udal Antzokia
HerrialdeaBrasil
AntolatzaileaMario de Andrade, Di Cavalcanti (en) Itzuli eta Rubens Borba de Moraes (en) Itzuli
Parte-hartzaileak

Ekitaldiak aldatu

Otsailaren 11tik 18ra, 1922ko Arte Modernoaren Astea izeneko ekitaldi modernista baten egoitza izan zen Udal Antzokia. Ekitaldiaren zazpi egunetan zehar erakusketa modernista bat egon zen eta 13, 15 eta 17ko gauetan musika, poesia eta modernitateari buruzko hitzaldiak izan ziren.

Modernismoak ordura arte izan zuen balio artistiko ororekiko haustura planteatzen zuen; pinturan, literaturan, poesian eta beste arte motetan guztiz berria zen ikuspuntua abordatzea proposatzen zuen. Astean zehar izen ospetsuak eta Brasilgo modernismoaren beste adierazle handi batzuk izan ziren, besteak beste: Mário de Andrade, Oswald de Andrade, Tarsila do Amaral, Anita Malfatti, Menotti Del Picchia, Víctor Brecheret, Heitor Villa-Lobos eta Di Cavalcanti.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Trías Folch, Luisa (2000). Literatura brasileña. Madril: Síntesis. ISBN 84-9756-446-4.
  2. https://www.infoescola.com/artes/semana-de-arte-moderna/

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu