Artaxoako harresiak

Erdi Aroko barruti harresitua, Artaxoan kokatua

Artaxoako harresiak (herri hizkeraz: Artaxoako Zerkoa) Artaxoa udalerrian dauden Erdi Aroko harresi-multzo bat da. Muino batean daude, XI. eta XIII. mendeen artean eraikiak izan ziren, eta Erdialdeko Nafarroako ertaroar gotorleku nabarmen eta ikusgarrienetakoa da.

Artaxoako harresiak
Artaxoako Zerkoa
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaArtaxoa
Koordenatuak42°35′N 1°46′W / 42.59°N 1.77°W / 42.59; -1.77
Map
Arkitektura
Ondarea
BICRI-53-0000505

Bederatzi dorrez eta XIII. mendeko San Saturnino elizaz osatua dago.

Historia aldatu

1085ean Tolosa Okzitaniako elizgizonek, hamalau dorredun Artaxoako Zerkoa deritzon gotorlekua eraikitzen hasi ziren.[1] Jatorrizko harresia, konponduz eta hobetuz joan ziren hurrengo hamarkada eta mendetan, batez ere XIV. mendean). 1280an Zerkoaren alkate edo burua Pedro Ruiz Argaitz zen, eta kargu horretan egoteagatik zortzi liberako soldata jasotzen zuen. XIV. mendearen hasieran Diego Sanchez Gartzeitz izan zen gotorlekuko burua. 1464ean Leonor Andreak artaxoarrak saritu zituen Beaumondarren aurka erakutsitako kemenagatik.

XVI. mendearen hasieran Leringo kondeak herria eraso eta bertako jaun moduan onartua izatea exijitu zuen. 1513an kondeak herria eta harresiak okupatu zuen eta zazpi urte beranduago, 1520an Carlos V.ak kondearen herriarekiko jabego eta eskubideak berretsi zituen. Zerkoak sarrera edo atari desberdinak dauzka, Remaguakoa, Rabalgo atari zaharra, San Migelgoa, eta Aitzaidea izenekoa.

 
Artaxoako Zerkoaren irudi orokorra.

Kanpaien usadioa aldatu

Artaxoarren esanetan, Zerkoko kanpaiak kontrako alderantz jotzen diren munduko kanpai bakarrak dira, gaur egun lau kontserbatzen dira, horietatik bi erromatarrak. Zaharrena 1735ekoa da eta handienak 1801 kilo pisatzen ditu. 1896ean ezarritako tradizioaren arabera, Nafarroako eliza guztietako kanpai-joleek Artaxoako zerkoko kanpaiak behin jo behar dituzte.

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu