Artaun (Dima)
Artaun Dimako (Bizkaia) iparraldean dagoen auzoa da, mendialdekoa.
Artaun | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Dima |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°09′15″N 2°44′02″W / 43.15417°N 2.73389°W |
Historia
aldatuArratiako Merindadearen elizatea osatu zuen Erdi Aroan beste zazpi auzorekin batera, Aroztegieta, Olazabal, Indusi, Oba, Bargondia, Bikarregi, Intxaurbizkar eta Lamindao hain zuzen ere. Elizateak 61. jezarlekua zeukan Gernikako Batzar Etxean.
Gaur egun auzoaren izena Artaun den arren, XVIII.mendera arte Arratiagoien bezala izendatzen zen. Mende horretan zehar egin ziren su kontaketetan horrela dokumentaturik eta identifikaturik dago auzunena.
Inguru naturala
aldatuArtaungo ipar-ekialdean Aramozko mendilerroa zabaltzen da, iparraldean Urtemondo (788 m) eta ekialdean Artaungan (905 m) mendiak dituelarik, besteak beste.
Bestela, mendebaldean Biteriño auzunea eta hegoaldean Bikarregi eta Ugariotz mugakide ditu. Ugarana erdigunerako bidean, azkenik, Azkuenaga tartean dauka, hego-mendebaldean.
Ondarea
aldatu- San Bixenti baseliza.
- Olazarri baserria.
- Bolatokia.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)Dimako udal webgunea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |