Artatzako gudua 1835eko apirilaren 20 eta 22 artean, Ameskoetan, Artatza inguruan hain zuzen ere, gertatu zen gudua izan zen.

Artatzako gudua
Lehen Karlistada
Iparraldeko frontea
Panorama Español. Crónica contemporánea. Madril, 1842
Data1835eko apirilaren 20tik 22ra
LekuaArtatza (Ameskoa)
 Nafarroa 42°46′13″N 2°6′33″W / 42.77028°N 2.10917°W / 42.77028; -2.10917
Koordenatuak42°48′N 2°06′W / 42.8°N 2.1°W / 42.8; -2.1
EmaitzaKarlisten garaipena
Gudulariak
Karlistak Isabelinoak
Buruzagiak
Tomas Zumalakarregi Gerónimo Valdés
Indarra
5.000 22.000
Galerak
100 50

Gudua aldatu

Espoz y Mina ospetsuak 1835eko apirilean dimisioa aurkeztu zuen, liberalen buruzagitza militarra Valdes generalari utzita. Hark Gerraren Ministerioa ere bere gain zuen. Aurrez Zumalakarregik menperatu bazuen ere, oraingoan tropa handiagoa zuen bere esku.

Euskal Herrira iritsi bezain laster Zumalakarregik gehien maite zuen babeslekua, Ameskoa ibarra, menperatzera jo zuen 20.000 soldadurekin.

Ormaiztegiarrak 5.000 gudari besterik ez zuen Valdesi aurre egiteko, baina aranaren estuak ez zuen tropa handien mugikortasunik laguntzen. Apirilak 21ean sartu ziren liberalak Ameskoan, Eulate herria bereganatuz, Zumalakarregi San Martinera erretiratzen zen bitartean.

Eulaten karlistek zuten bolbora fabrika erre ondoren, ibarrean barrena erasoa jarraitu beharrean, liberalek Urbasarantz jo zuten Eulate eta Aranaratxeko portuetatik. Gaua Urbasako benta inguruan pasa zuten 20.000 liberalek, deseroso, karlisten gerrillen tiroak jasoz, karlistak Ameskoako herrietan banatuak lasai atseden hartzen zuten bitartean.

Biharamunean liberalak Artatzako mendatetik jaisten hasi ziren, Lizarran babesa hartzeko asmoz. Bertan zain zeuden karlistak eta borroka gogorren ondoren, soldadu kopuruen desorekaz baliatuz, bidea ireki zuten. Arrapaladan zuzendu ziren Lizarrara, karlistak atzetik zituztela. Urbasatik Lizarrarainoko bidea latza izan zen liberalentzat, soldadu kopuru handiegia baizen bide estu haietarako. Batzuk gauez iritsi ziren Lizarrara, beste batzuk Abartzuzan hartu zuten babesa. Ilunpetan sortutako nahasketak liberalen arteko tiroketak eragin zituen. Valdesen lerroetan 50 gizon hil ziren, 200 bat zauritu eta 250 galdu edo karlisten eskutan erori.

Karlistek guztira 100 baja izan zituzten. Baina garaipena batez ere morala izan zen, bere indarrak laukoizten zituzten tropak babes bila ihesean jarri baitzituzten, Ameskoak babesleku izaten jarraitzen zuen bitartean. Gainera liberalen porrota handiagoa izan zitekeen, karlisten munizio eskasiagatik izan ez balitz.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu