Arsinoe II.a
Arsinoe II Filadelfo (K.a. 316- K.a. 270 ) Traziako erregina izan zen lehenik, eta Egiptoko gobernaria gero. Egiptoko Ptolomeo I.a Soter erregearen eta Berenizeren alaba zen.
Arsinoe II.a | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Menfis, K.a. 316 | ||
Heriotza | Alexandria, K.a. 270eko uztailaren 25a (45/46 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Ptolomeo I.a | ||
Ama | Berenize I.a Egiptokoa | ||
Ezkontidea(k) | Lisimako Traziakoa Ptolomeo Zerauno Ptolomeo II.a Filadelfoa | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Ptolomeotar dinastia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuK.a. 300 -tan. Lisimako, Traziako erregearekin ezkondu zen, bera baino askoz zaharragoa. Harekin ezkontzeko, Lisimakok Amastris, bere lehen emaztea, arbuiatu zuen, eta hil zenean, Arsinoeri Sintika, Amastris eta Dion hiriak eman zizkion opari gisa.
Semeen oinordekotza segurtatu nahian, Agatokles semeordearen aurka konspiratu zuen, Lisimakoren lehen ezkontzako semea zena eta, gainera, Lisandrarekin, Arsinoeren beraren anaiordearekin, ezkondua. Eta etengabe saiatu zen K.a. 284an Agatoklesi heriotza zigorra ezarri ziezaioten Arsinoeren maltzurkeria esker. Baina heriotza hori desegokia izango zen bere asmoentzat, zeren Lisandrak babesa bilatu baitzuen Seleuko gortean, poza handiz hartu zuena Lisimakoren aurka joateko aitzakia bat zuelako.
Ondorengo gerran, Seleukok Lisimako garaitzea eta hiltzea lortu zuen, eta, beraz, Arsinoek bere semeekin Efesora ihes egin behar izan zuen (garai hartan Arsinoe izena zuena bere omenez), eta hortik Kasandrea (Mazedonia). Seleukok hilabete gutxi batzuk baino ez zituen Mazedonian gobernatu, Ptolomeo Zeanuro, Arsinoeren anaiordeak, hil zuelako herrialdeko errege berria izanez.
Egiptoko erregina
aldatuAnaiaren dibortzioaren ondoren, berarekin ezkondu zen. Ondorioz, biek Filadelfoi epitetoa jaso zuten (Φιλάδελφοι, "elkar maite duten anaiak"). Hala ere, ez dira ezagutzen ezkontza horren inguruabar eta arrazoi zehatzak.[1]
Arsinoe II.a eta bere anaia Ptolomeo II.aren arteko ezkontza, ikerlarien arabera, K.a. 275. urtearen inguruan gertatu zena. K. a. 273.[2] edo K.a. 272.,Papiroen hitzaurrearen aldaketaren ondorioz[3], harrigarria izan zen greziar munduarentzat, baina orokorrean Egipton onartua izan zen.
Heriotza eta kultua
aldatuHil ondoren, K.a. 270. Ptolomeo II.ak bere arreba eta emaztearen kultu indibiduala ezarri zuen, "anaiarteko maitasunaren jainkosa" deitzen ziona.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Carney, Elizabeth Donnelly. (2013-01-29). Arsinoe of Egypt and Macedon: A Royal Life. Oxford University Press ISBN 978-0-19-971101-7. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Ingelesez) Carney, Elizabeth Donnelly. (2013-01-29). Arsinoe of Egypt and Macedon: A Royal Life. Oxford University Press ISBN 978-0-19-971101-7. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Ingelesez) Hazzard, R. A.. (2000-01-01). Imagination of a Monarchy: Studies in Ptolemaic Propaganda. University of Toronto Press ISBN 978-0-8020-4313-9. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).