Arroka kalea (Donostia)
Arroka kalea Donostiako Amara auzoko kale txiki bat da, Easo plaza eta Amara kalea lotzen dituena.
Arroka kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
Herrialdea Lurraldea |
![]() ![]() | ||||
Koordenatuak: | 43°18′51.19″N 1°58′59.48″W / 43.3142194°N 1.9831889°W |
1947 urtean hartu zuen egungo izendapena, bertan zegoen Arroka baserriari erreferentzia eginez. Aintzina, zamari eta gurdietarako kalea zen. Txikia eta estua izan arren, hainbat tailer eta lantegik han zuten egoitza, hala nola 1898 urtean zabalduriko hiltegia, Calzados Tello enpresa ezaguna eta gatza, harlauza eta lixiba lantegiak. Bertan zegoen Arroka kaleko pilotaleku txikia, inguruko herritarrek jolastoki eta bilgune gisa erabitzen zuten gune garrantzitsua.
2010eko hamarkadan, kalea San Bartolome muinoa izeneko operazio urbanistiko zabalaren barruan egon zen, eta horren ondorioz, kalea birmoldatu eta bertako eraikin batzuk eraitsi ziren, pilotalekua barne.
Iruditegia
aldatu-
Arroka kalea, Arroka plazako urbanizazioa hasi berritan
-
Arroka kaleko pilotalekua, gaur egun eraitsia
-
Pilotaleku zaharreko ezker paretaren atzealdea
Bibliografia
aldatu- (Gaztelaniaz) Sada, Javier: En terrenos de Arroka, El Diario Vasco egunkaria, 2008-04-27.