Arroka Biribila

Biarritzgo uhartea

Arroka Biribila (frantsesez ezagunagoa, Roche Ronde) Biarritzen dagoen uharte bat da, Miramar hondartzaren parean, 200 bat metrora dagoena. Zulo bat du uharteak, itsasoaren gainean zubi edo arku naturala egiten duena[1].

Arroka Biribila
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Lapurdi
UdalerriaBiarritz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°29′22″N 1°33′26″W / 43.4895215°N 1.55722082°W / 43.4895215; -1.55722082
Demografia

Ondoan duen Le Bouccalot izeneko arkaitzarekin batera, itsas hegaztientzako leku babestua da. Itsasoaeren ur-azalaren parte bat hartzen du babesguneak, bi kilometro koadrokoa. 19 espezie babesturen presentzia ikusi izan da bertan[2]. Europako Natura 2000 katalogoan sartzen den gunea da.

2019ko G7aren gailurrean, Biarritzen egindakoan, Boris Johnson lehen ministro britainiarrak adierazi zuen goizean goiz bainatzera irten zela, eta uharteari bira eman ziola igerian. Anekdota erabili zuen ilustratzeko, uharteari puntu batetik begiratuta, bertan zulorik ez zela ikusten, baina egon han zegoela zulo eta pasabide handi bat, eta hortaz, Brexit prozesu zailak ere izango zuela pasabide bat, konponbide bat, bistan ez egonagatik[3][4].

Arrokaren kokapena Miramar hondatzaren aurrean.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Miramar Hondartza» Biarritz Tourisme (Noiz kontsultatua: 2019-08-27).
  2. «EUNIS -Site factsheet for Rochers de Biarritz : le Bouccalot et la Roche ronde» eunis.eea.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
  3. (Ingelesez) breakingnewsws. (2019-08-26). «Boris Johnson takes early-morning swim round an island 200m off the Biarritz coast - and finds a hole in the rock says proves there's a solution to Brexit deadlock» Breaking News (Noiz kontsultatua: 2019-08-27).
  4. (Ingelesez) editor, Heather Stewart Political. (2019-08-25). «Boris Johnson turns Biarritz swim into Brexit metaphor» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-08-27).

Kanpo estekak

aldatu