Arritokietako Andre Maria
eraikitako euskal ondare nabaria Zumaian
Arritokietako Andre Maria Gipuzkoako Zumaia udalerrian dagoen baseliza bat da. Zumaiako Alde Zaharraren gaineko muino batean dago, hilerriaren alboan. Kostaldeko Donejakue bidean dago.
Arritokietako Andre Maria | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Zumaia |
Koordenatuak | 43°17′47″N 2°15′39″W / 43.29625°N 2.26088°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVIII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 14 |
Eraikinaren barnean XVII. mendeko erretaula batean babesturik XVI. mendeko Arritokietako Andre Mariaren irudi bat dago. XVI. mendeko hispaniar-flandriar triptiko bat ere badago, honen erdian Pietatea eta alde banatan San Joan Bataiatzailea eta ziurrenik San Frantzisko dena agertzen dira.