Arrietakua jauregia Gipuzkoako Mutriku udalerrian dagoen jauregia da eta 1964an ondare kultural izendapena jaso zuen[1]. Mutrikuko Alde Zaharrean dago.

Arrietakua jauregia
Arrietakua jauregiaren aurraldea.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaMutriku
Koordenatuak43°19′N 2°23′W / 43.31°N 2.39°W / 43.31; -2.39
Map
Arkitektura

Espainiako Erregearen Itsas Armadako teniente jenerala zen Antonio de Gaztañetak agindu zuen eraikitzeko XVIII. mendearen hasieran, Arrieta dorrearen hondakinen gainean[2]. Cosme Damian Txurruka euskal itsasgizon ospetsuaren jaiolekua ere izan zen gerora, hori dela eta jende askok Txurrukaren etxea bezala ezagutzen du. Gaur egun, Mutrikuko Kontearen jabegokoa da.

Ezaugarriak aldatu

Arrietakua jauregia, sute baten ondoren berreraiki zuten jabe zen Antonio Gaztaineta jaunak eta haren emazte Maria Jacinta Urdinsok 1727an, kalean lerrokatuta eta aldameneko etxeei atxikirik. Ahalik eta argi gehien baliatu zuten, solairu guztietan balkoiak jarriz; solairuak ardatz ordenatuetan antolatuak dauzka, eta plaka lau korritu bereizgarriaren bidez markatuta, garai horretan ohikoa zen bezala[3]. Barroko estiloko eraikin honetan landutako teilatu-hegalak, burdin landuzko balkoiak eta Antonio Gastañetaren bi armarriak aipagarriak dira, hauetan itsas-gizon, itsas-arkitekto eta arma-gizon lanbideei aipamen egiten zaie.

Bisita gidatuak aldatu

2018 ezkero Mutrikuko Udalak jauregiko barrualdea ezagutzeko bisita gidatuak eskaintzen ditu. Programa hau, Mutrikuko kondea den Enrique Areilza Churruca, Mutrikuko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean sinatutako hitzarmen bati esker gauzatu ahal izan da.[4]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Bienes de Interés Cultural. (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  2. Mutrikuko udalaren webgunea. Mutrikuko Alde Zaharraren planoa eta eraikinak. (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
  3. Open Data Euskadi, Xipri. (Arbelbide). 'Euskal Herria' entziklopedia enblematikoa: Arkitektura zibila I - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak. Open Data Euskadi, 188 or. (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).
  4. «Arrietakua Jauregira bisita gidatuak hasiko dira» Debabarrena Turismoa (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu