Arrieta kalea (Gasteiz)
Gasteizko Alde Zaharreko kale bat
Gasteizko Arrieta kalea Alde Zaharrean dago. Ekialde-mendebalde norabidea du.
Arrieta kalea | |
---|---|
![]() Arrieta kalea Eskola kaletik ikusita. Ezkerrean ur biltegi zaharra eta eskuinean Landatxo kiroldegia. ![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′56″N 2°40′20″W / 42.84885109°N 2.67217446°W |
![]() | |
Kokapena aldatu
Alde Zaharraren goiko aldean dago. Santa Maria eta Eskola kaleak lotzen ditu.
Luzera aldatu
35 metro inguruko luzera du. Ez dauka ataririk. Alde batean Landatxo kiroldegia dago eta bestean ur biltegi zaharra.
Historia aldatu
Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera 1885ean erabaki zen Arrieta plazatxoa izena ematea ur biltegiaren ondoan dagoen inguruari, Vidal de Arrieta y Barcenaren omenez. Bera izan zen Gorbeiako urak Gasteizera eramateko elkartearen presidentea.
Trafikoa aldatu
Trafikorako irekita dago, mendebaldetik ekialderako norantzan. Ezin da aparkatu.
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- ↑ .