Arrautza ala oiloa, «Zer izan zen lehenbizi?» galderatik datorren dilema da, oiloek arrautzak erruten baitituzte eta era berean oiloak arrautzetatik jaiotzen baitira. Antzinarotik datorren adierazpen hau filosofoek beren buruei bizitza eta unibertsoaren jatorria eta sorrerari buruz galdetzea ekarrik zuen.

Berez, dilema hau gurpil zoro motako falazia bat da, arrautza ala oiloa lehenbizi zein izan zen galdekatzea alferrikakoa baita, erantzunik ez baitago.