Arrate Hidalgo

idazlea, itzultzaile, editorea

Arrate Hidalgo Sánchez (Bilbo, Bizkaia, 1987) idazlea, itzultzailea, editorea eta kultur eragilea da.

Arrate Hidalgo
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1987 (33/34 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Leedsko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea eta editorea

BiografiaAldatu

Arrate Hidalgok ingeles filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta erdi aroko literaturan egin zuen espezializazioa Leeds-eko Unibertsitatean (Erresuma Batua).

2014. urtetik zientzia fikzio feminista argitaratzen du. Itzultzaile, idazle eta kultura-kudeatzaile gisa, pentsaera espekulatiboa sustatzen du askapenarekiko tresnatzat. BilbaoArteko Ate Irekiak 2018 da bere lehenengo arte erakusketa.

Ibilbide profesionalaAldatu

Zientzia fikzio feminista editore da[1] Aqueduct Press argitaletxe estatubatuarrean, eta itzultzaile, idazle eta kultur aztoratzaile gisa aritzen da, besteak beste, Qué haría Barbarella podcastean, AnsibleFest Zientzia Fikzio Feministaren inguruko festibalean[2][3][4] [5]eta Zientzia Fikzio Feminista Zarautzen (ZFFZ) irakurle taldean.[6]

LanakAldatu

ItzulpenakAldatu

  • Ursula K. Le Guin-en Neska basatiak eleberri laburra (Las niñas salvajes, Virus argitaletxea)
  • Octavia Butleren Odolezko Alaba ipuin bilduma (Hija de sangre, Consonni argitaletxea).

ErakusketakAldatu

  • BilbaoArteko Ate Irekiak 2018 izan zen bere lehenengo arte erakusketa [7]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Arrate Hidalgo ⋆ Flores raras» Flores raras (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  2. (Gaztelaniaz) cristinajuradomarcos. «Arrate Hidalgo» Más ficción que ciencia (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  3. ISBN https://www.elsaltodiario.com/ciencia-ficcion/posible-escribir-prestamos-ingles-ansible-fest-bilbao-morada-arrate-hidalgo..
  4. «Ciencia ficción y feminismo» Halabedi 2020-05-12 (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  5. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Arrate Hidalgo: "Baztertutako identitateek betidanik idatzi dute zientzia fikzioa"» www.uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  6. «"Konplize sarea eratuz, zientzia fikzioa oso une polita bizitzen ari da Euskal Herrian"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
  7. ARRATE HIDALGO | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).

Kanpo estekakAldatu