Arrantzaleen kofradia

Arrantzaleen kofradi» orritik birbideratua)

Arrantzaleen kofradia arrantzaren inguruan jarduten dutenek osatutako elkarte bat da. Euskal Herriko arrantzako portu gehientsuenetan dago arrantzaleen kofradiaren bat[1].

Historia aldatu

Zaharrenak Erdi Aroan sortu ziren, XII. eta XIV. mendeen artean, baina modu antolatua XVII.ean zabaldu zen portu orotara. Hasiera batean krisi ekonomikoen astinduei aurre egiteko tresna moduan erabali ziren kofradiok.

Gaur egun, EAEko 16/1998 Legeak, ekainaren 25ekoak, arautzen ditu kofradiak, eta zuzenbide publikoko korporazio bezala ezaugarritzen ditu. Egiteko profesionala betetzen dute eta arrantzaleen segurtasun laboralaz eta arrainaren salmentaz arduratzen dira. Hastapenean, hierarkikoa zen kofradien barruko antolamendua: lehenbizi patroiak edo ontzien jabeak, bigarren arrantzale arruntak eta azkenik aprendizak.

Gerora, orekatuz joan da kofradietako botere-banatzea. Arrantzaleek gero eta leku gehiago hartu dute kofradien egitura organikoetan eta orain, ia-ia posizio bera mantentzen dute armadoreek eta arrantzaleek.

Gaur egun, esate baterako, armadoreek nahiz arrantzaleek beregana ditzakete lehendakaritzako eta lehendakariordetzako karguak, nahiz eta, lehendakaria arrantzalea den kasuetan, armadore batek bete behar duen lehendakariordetza, eta alderantziz.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu