Arrabol bidezko forjatze

Arrabol bidezko forjatzea (ingelesez roll forging) material bat plastikoki deformatzeko prozesuari deritzo, non materialaren zeharkako sekzio zilindrikoa edo errektangeluarra murrizten den arrabolen bidez. Forjatze-prozesuaren parte da deformazio plastiko bidezko konformatu-eremuan.

Arrabol sinple bidezko forjatzea.
Arrabol berezi bidezko forjatzea. (GIF)

Prozesua aldatu

Arrabol bidezko forjatze-prozesua dimentsio espezifikoko luzera-forma duten arrabol berezi batzuekin gauzatzen da; hau da, arrabola biratzen da baina arrabolaren zati batek bakarrik eragiten dio materialari, deformatzen duen zatiak. Beste prozesu industrial batzuetan ez bezala, arrabolak bira osoa ematen du piezaren inguruan, baina dagokion forma duen arrabolaren perfil jakinak bakarrik eragiten du materialaren deformatzean. Prozesu honek pieza-unitate luzeak sortzea ahalbidetzen du makinariaz edo erremintaz aldatu beharrik gabe, kostuak eta denbora murriztuz. Behin pieza konformatu denean, dagokion luzeratan moztu daiteke, forjatua pieza osoan zehar errepikatzen baita. Atariko prozesu bezala ere erabiltzen da askotan materiala aurrezteko eta beste forjatze-prozesuetan gauzatu beharko diren ziklo kopurua murrizteko.

Efektuak materialean aldatu

Materiala forjatzen denean aldaketa hauek jasaten ditu:

  • Materiala deformatzean, deformatutako gunearen gogortasuna handitzen da.
  • Deformatutako guneko pikortadun egitura deformazio berdinak eragiten dituzten beste prozesuekin lortutakoa baino hobea da.
  • Arrabol handiagoek alboetako hedadura handiagoa eragiten dute baina piezaren luzapen txikiagoa.
  • Arrabol txikiagoek pieza deformatuaren luzapen handiagoa eragiten dute.

Alboetako deformazioa txikitzeko eta luzetarakoa handitzeko, pieza arrabolaren barruan mantentzen duten arrabol bereziak erabiltzen dira.

 
Arrabola berezia.
 

Emaitzak aldatu

Piezaren gainazal-akabera nahiko leuna izaten da eta zimurtasun gutxikoa, materialaren konformatze-prozesua jarraitua baita, prozesuan ez dago geldialdirik. Hona hemen prozesu honekin lortzen diren objektu eta erreminten adibideak:

  • Forma konplexuko barra eta habeak.
  • Makineria edo ibilgailuentzako ardatzerdiak.
  • Makinerientzako bielak.
  • Nekazaritzarako erremintak.
  • Laneko erremintak.

Oharra aldatu

Gaztelaniazko "Forjado con rodillos" artikuluaren itzulpena.

Kanpo estekak aldatu