Aroa,[1] tenplaketa edo galda[2] tratamendu termikoa da, berotze/hozte prozesu txandakatua. metal aleazioei ematen zaiena. Aroaren bitartez gogortasun, erresistentzia eta tenazitate handiagoa ematen zaio metalari, baina hauskorragoa ere bihurtzen da; horregatik gero iragotu behar izaten da.[3] Beiraren gogortasuna handitzeko ere erabil daiteke.

Aroa emandako piezek kolore desberdina hartzen dute, erabilitako tenperaturaren arabera.

Prozesua Aldatu

 
Aroa ematean gertatzen diren aldaketa molekularrak.

Aroa emateko prozesuak fase bi ditu:

  1. Berotzea: altzairuarekin 700-1000 °C artean erabiltzen dira.
  2. Hoztea: pieza goria uretan, oliotan, airean edo beste likidoetan hozten da;[4] abiadura handiagoa edo txikiagoa izan daiteke.

Metalean operazio hau pieza gogortu edo mekanizatu eta gero egiten da, ekoizte prozesuan baino tenperatura baxuagoan berotuz. Tenperaturak agintzen du lortuko den gogortasuna, eta aleazioaren ezaugarrien eta lortu nahi den produktuaren arabera zehazten da. Adibidez: tresna gogorrenei tenperatura baxuan ematen zaie aroa; malgukiak, berriz, askoz ere tenperatura handiagoan galdatzen dira.[5]

Aroa pieza osoan eman daiteke, edo azalean bakarrik (barrualdea malguago utziz).[6]

Gaur egunean, altzairuaren erabilpen klasikoaz gain, aroa beste materialei ere ematen zaio, ekoizpen prozesuan galdutako propietate mekanikoak berreskuratzeko, hala nola duraluminioaren bihurritzeko ahalmena.

Historia Aldatu

 
Altzairuzko pieza galdatuak.

Teknika hau Burdin Arotik erabiltzen zela gauza jakina bada ere,[7] lehen olagizonen prozedurei buruzko aztarna gutxi dago.[8] Aroari buruzko lehen erreferentzia idatzia izan daitekeena Homeroren Odisean agertzen da.[9]

"Borontze-langilleak, burdiñearen indarra dan otz-beroa emoteko, ur otzetan sartu oi dau aiotz edo aizkora aundi bat, kurriskada polita dagiana; erabat egoan kurrixka Kiklopearen begia be, olibondo aga-buruaren inguru" (Odisea 9:389-94).[10]

Era berean, Mahabharatan agertzen den aipu bat gezi-puntei oliotan aroa emateaz izan daiteke.[11] Eta Plinio Zaharrak ibai desberdinetako uretan eginiko tenplatzeen aldeari buruz idatzi zuen.[12]

Bestalde, XV. mendera arte ez ziren aro eta iraotze prozesuak bereizi.[13] XVII. mendetik aurrera aroaren ikuspegi zientifikoa nagusitu zen.[14]

Labeak Aldatu

Antzinan aroa emateko prozesua sutan metala gori-argi mailaraino berotuz (900-950 °C inguru) egiten zen; orain berriz, labeetan. Labe hauek kutxa metalikoak dira, barruan berorik ez galtzeko material errefraktarioz estaliak. Kaxa hauek erresistentzia elektrikoen bitartez berotzen dira, termostato eta kronometro bidez kontrolaturik.

Erreferentziak Aldatu

  1. «aro | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).
  2. Larrañaga, Ramiro.. ([1981]). Síntesis histórica de la armería vasca. Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa ISBN 8472316297. PMC 9412144. (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).
  3. «arua emon | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).
  4. Anderson, G. W.. (1974-5). «Salt Bath Furnaces» IEEE Transactions on Industry Applications IA-10 (3): 340–346.  doi:10.1109/TIA.1974.349159. ISSN 0093-9994. (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).
  5. Andrews, Jack, 1931-2013.. (1994). New edge of the anvil : a resource book for the blacksmith. SkipJack Press ISBN 1879535092. PMC 31676840. (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).
  6. (Gaztelaniaz) «Tratamientos térmicos» VTN (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).
  7. Mackenzie, D. S.. (2008-06-01). «History of quenching» International Heat Treatment and Surface Engineering 2 (2): 68–73.  doi:10.1179/174951508X358437. ISSN 1749-5148. (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).
  8. The Oxford companion to archaeology. (2nd ed. argitaraldia) Oxford University Press 2012 ISBN 9780199739219. PMC 819762187. (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).
  9. Forbes, R. J. (Robert James), 1900-1973.. (1971-). Studies in ancient technology,. (2d rev. ed. argitaraldia) E.J. Brill ISBN 9004034870. PMC 1022929. (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).
  10. HOMERO, (Aita Onaindiaren itzulpena). (1985). Odisea. Euzkerazaintza.
  11. Dube, R. K.. (2008-05). «Ferrous arrowheads and their oil quench hardening: Some early Indian evidence» JOM 60 (5): 25–31.  doi:10.1007/s11837-008-0056-5. ISSN 1047-4838. (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).
  12. Verhoeven, John D., 1934-. (2007). Steel metallurgy for the non-metallurgist. ASM International ISBN 9780871708588. PMC 171130881. (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).
  13. Williams, Alan (Alan R.). (2012). The sword and the crucible : a history of the metallurgy of European swords up to the 16th century. BRILL ISBN 9789004229334. PMC 794328540. (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).
  14. Vanpaemel, J.. (1982). «HISTORY OF THE HARDENING OF STEEL : SCIENCE AND TECHNOLOGY» Journal de Physique Colloques 43 (C4): C4–847–C4-854.  doi:10.1051/jphyscol:19824139. (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).

Kanpo estekak Aldatu