Arnold Wesker (Londres, Ingalaterra, 1932ko maiatzaren 24a - Brighton, 2016ko apirilaren 12a) ingelesezko antzerkigilea izan zen.

Arnold Wesker

Bizitza
JaiotzaStepney (en) Itzuli1932ko maiatzaren 24a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaBrighton2016ko apirilaren 12a (83 urte)
Heriotza modua: Parkinsonen gaixotasuna
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity College School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, idazlea, gidoilaria, telebista-aktorea eta poeta
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaErrege Literatura Elkartea

arnoldwesker.com
IMDB: nm0921722 Allocine: 551077 Allmovie: p311745 IBDB: 4258
Musicbrainz: 1b0be862-cde9-494f-be7f-168453e29810 Discogs: 1842550 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Judu familia batean hazia eta hezia. Ikasketak amaituta, iturgin eta gozogile lan egin zuen, besteak beste. Azken lanbide hori bere lehen antzerki lanerako inspirazio-iturri izan zen, The Kitchen, 1957an idatzia eta 1960ean ekoitzia. Ordurako, arrakasta handiz jokatu zen Britainia Handian bi mundu-gerren artean finkatutako judu familia baten bilakaera politikoari buruzko trilogia: Chicken Soup with Barley (1958), Rooots (1959) eta I'm talking about Jerusalem (1960).

Urte haietan britainiar gizartea gogor kritikatu zuen Angry Young Men taldeko kide ezaguna izan zen.

Gero Chips with Everything (1962) idatzi zuen, Erresuma Batuko Aire Armadako gizarte-egituren azterketa sakona. Beste idazle batzuekin batera, Centre 42 sortu zuen (1961-1971), sindikatuek finantzatutako antzerki-talde bat, kultura langileengana helarazteko asmoz. Weskerren beste zenbait lan aipagarri: The Wedding Feast (1974), Words on the Wind (1980), Caritas (1981), Whatever Happened to Betty Lemon? (1986), Little Old Lady & Shoeshine (1987), Men Die Women Survive (1990), Bluey (1993), Circles of Perception (1996), Barabbas (2000), Longitude (2002), The Rocking Horse (2007).

Erreferentziak aldatu