Ireki menu nagusia

Arnold Schönberg

Arnold Schoenberg» orritik birbideratua)

Arnold Schönberg (Viena, 1874ko irailaren 13a - Los Angeles, 1951ko uztailaren 13a) austriar musikagile, zuzendari eta irakaslea izan zen.

Arnold Schönberg
Arnold Schoenberg la 1948.jpg
Bizitza
Izen osoa Arnold Franz Walter Schönberg
Jaiotza Viena1874ko irailaren 13a
Herrialdea  Austria
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Los Angeles1951ko uztailaren 13a (76 urte)
Hobiratze lekua Zentralfriedhof (Vienna) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k) Mathilde Zemlinsky  (1901eko urria -
Gertrud Schoenberg  (1924ko abuztua -
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Berlin University of the Arts Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
alemana
Irakaslea(k) Alexander von Zemlinsky
Ikaslea(k) Josef Rufer
Alban Berg
Viktor Ullmann
Hanns Eisler
Paul Pisk
Winfried Zillig
Ernst Krenek
John Cage
Anton Webern
Egon Wellesz
Eduard Steuermann
Rudolf Kolisch
Nikos Skalkottas
Lou Harrison
Roberto Gerhard
Leon Kirchner
Erwin Stein
Sándor Jemnitz
Norbert von Hannenheim
Robert Erickson
Vilma von Webenau
Karl Rankl
Leonard Stein
Heinrich Jalowetz
Earl Kim
Edward Clark
René Leibowitz Itzuli
Natalia Pravosudovič Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, margolaria, musikologoa, musikaren teorikoa, idazlea eta orkestra zuzendaria
Lantokia(k) Berlin
Enplegatzailea(k) Berlin University of the Arts Itzuli
Lan nabarmenak Erwartung Itzuli
Verklärte Nacht Itzuli
A Survivor from Warsaw Itzuli
Kidetza second Viennese School Itzuli
Genero artistikoa 20th-century classical music Itzuli
opera
atonality Itzuli
Serialismoa
musika klasikoa
IMDb nm0778167

Bizitza eta lanakAldatu

Bere kasa ikasi zuen. Gaztetatik hasi zen musika idazten, ganbera musika, batez ere. 1891. urte inguruan, kontrapuntu-ikasketak egin zituen Zemlinskyrekin. Irakaskuntza funtsezko ogibide izan zuen bizitza osoan. Anton Webern eta Alban Berg izan ziren Schönbergen ikasle nagusiak.

Aldi desberdinak ditu Schönbergen musikagintzak. Lehenengoan, Wagnerren musikaren eragin nabaria du. Ondoren, musika atonalaren araberako lehen lanak idatzi zituen, Pierrot Lunaire (1912), besteak beste, XX. mendeko musikan eragin handia izan dutenak. Hirugarren aldian, hamabi hotseko metodoa edo dodekafonismoa finkatu zuen, hurrengo lanetan berebiziko garrantzia izan zuen aurkikuntza guztiz berritzailea. Azken aldia, Estatu Batuetan bizi izan zituen urteetan gertatu zen. Garai hartan, heldutasun handiko lanak idatzi zituen. 1941. urtean Estatu Batuetako herritar bihurtu zen.

Lan ugari idatzi zituen. Hauek dira aipagarrienak: Verklärte Nacht (1899, Gau itxuraldatua), harizko tresnetarako sestetoa, 1917. eta 1943. urteetan harizko tresnetako orkestrarako moldatua; Gurrelieder (1901); Pelléas et Mélisande (1902-1903), poema sinfonikoa; Erwartung (1909, Esperoan), monodrama; Die Jakobsleiter (1917, Jakoben zurubia), oratorio amaitu gabea; Haizezko tresnetarako boskotea (1923); Moses und Aron (1930-1932), opera; Biolinerako kontzertua (1936); Napoleon Bonaparteri Oda (1942); Varsoviatik bizirik irtena (1947), kantata.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arnold Schönberg