Arnaldo Barbazangoa (okzitanieraz: Arnalt de Barbadan; Barbazan-Dessus, ?Iruñea, 1355eko azaroaren 6a), okzitaniar elizgizona izan zen.

Arnaldo Barbazangoa

Iruñeko gotzaina

1318ko urtarrilaren 12a - 1355
Raoul Rousselet (en) Itzuli - Pierre de Monteruc
Elizbarrutia: Iruñeko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaBarbadan Dessús
Herrialdea Nafarroako Erresuma
HeriotzaIruñea1355eko azaroaren 6a
Hobiratze lekuaIruñeko katedrala
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia aldatu

Bigorrako familia noble batean jaioa, 1319ko urtarrilean Joan XXII.ak Iruñeko apezpiku izendatu zuen[1]

Erresumako politikan jarrera aktiboa izan zuen, koroarekin harreman onak izatea saiatuz. Kargua hartu bezain pronto Parisera joan zen akordio bat lortzeko asmotan. 1319an sinatu eta 1321an martxan ipini zuten: apezpikutzak jaurerriari uko, eta Oro eta Deioko gazteluak eta Andarreta, Azketa, Lukin, Urbiola eta Hiriberri herrien truke 500 libra eta hamabi elizen patronatua lortu zituen.

Nahiz eta Évreux leinua tronua lortzeko laguntza eman, Filipe III.arekin liskarrak izan zituen. Erregeak Foru Hobekuntza sinatu zuen non apezpikuak erregearen gudarosteari 100 zaldun eman behar izan zizkioten. 1344an Algecirasko setioarentzat eman ez zituenez, erregeek Arnaldo auzipetu eta bere ondareen jabetza kendu zioten. Klemente VII.ak berak bere alde egin behar izan zuen berriro Joana II.arekin harreman onak izan zitzan. Erregina hil zenean, Karlos II.ak bere ondasunak itzuli zizkion[1].

Arnaldok hainbat elizbarruti-sinodo ospatu zituen (1325, 1341, 1346, 1349, 1354) eta Zaragozan egindako eliz-probintziako kontzilio guztietan parte hartu zuen[1].

Iruñeko katedralaren arautegia ezartzeaz gain, klaustro berriaren lanak jarraitu eta Santa Mariaren kapera, Barbazana ezizena duena, eraiki zuen. Egun, bertan dago bere hilobia[1].

Kaleak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Idazle asko. (1990). Gran enciclopedia navarra. Nafarroako Aurrezki Kutxa, 30-39 or. ISBN ISBN 84-87120-10-5..


Aurrekoa
Senen Gartzia Asiaingoa
Iruñeko apezpikua
13191355
Ondorengoa
Pierre de Monteruc