Army of Darkness
Army of Darkness (euskaraz: «Iluntasunaren Gudarostea») komedia beltzeko film bat da, Sam Raimi estatubatuar zinema zuzendariarena, 1992an plazaratua. Ikusle kopuruaren aldetik arrakasta lortu zuen, eta bere generoko kultuzko film bilakatu zen. The Evil Dead eta Evil Dead II filmekin batera, Evil Dead izeneko film sorta osatzen du.
Argumentua
aldatuAsh (Bruce Campbell) —The Evil Dead eta Evil Dead II filmetan etengabe gertakizun izugarriak bizi ostean— Nekronomikon hildakoen liburuak sortutako atariaren bidez 1300. urteko Ingalaterrara lekualdatuko da.
Han, bere garaira itzuli ahal izateko, Nekronomikon liburua topatu beharko du. Baina hura hartzean, Iluntasunaren Gudarostea esnaraziko du, eta bere alde gaiztoa gudaroste horren buruzagi bihurtuko da.
Orduan, gizakiak ez-hilen gudarostearen aurkako borrokan gidatu beharko ditu, bai eta Nekronomikon liburua babestu ere, gizateria salbatzearren eta bera bere garaira itzuli ahal izatearren.
Aktoreak
aldatu- Bruce Campbell: Ashley J. "Ash" Williams
- Embeth Davidtz: Sheila.
- Marcus Gilbert: Lord Arthur.
- Ian Abercrombie: Jakintsua
- Richard Grove: Henry Gorria dukea.
- Timothy Patrick Quill: Errementaria.
- Michael Earl Reid: Urrezko Hortza.
- Bridget Fonda: Linda.
- Patricia Tallman: Sorgina.