Ireki menu nagusia

Euskal Herriko armeria

Armeria euskadiensis» orritik birbideratua)

Euskal Herriko armeria[2] (Armeria euscadiensis) Plubajinazeoen familiako landare iraunkorra da[3].

Euskal Herriko armeria
Armeria euskadiensis.GIF
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaPlumbaginaceae
LeinuaStaticeae Staticeae
GeneroaArmeria Armeria
Espeziea Armeria euscadiensis
Donadille eta Vivant (1976)[1]

Banaketa atlantikoa duten landareen artean, Armeria eder hau eremu mugatuenetako bat duena da. Izan ere, Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldetan baino ez da azaltzen, Billano lurmuturretik Gorlizen, Higer lurmuturrera, Hondarribian. EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan 'Kaltebera' bezala sailkaturik dago, izan ere, oso eskakizun ekologiko zehatzak ditu eta beraz, kostaldean egindako eraldaketek kalte handiak izan ditzakete bere populazioengan.

MorfologiaAldatu

Landare belarkara bizikor honek, 15-50 cm-ko altuera har dezake. Lurpeko oinarri sendoa du, eta horren puntan hosto-erroseta bat eratzen da. Hostorik gabeko zurtoin (gara deiturikoak) tenteen puntan lore-buruak sortzen dira.

Hostoak lantzeolatu estuak dira, 3 nerbio baino gehiago dituzte eta distiratsuak dira. Batzuetan zilioak dituzte nerbioetan eta ertzetan (horiek Armeria pubinervisekin erraz nahas daitezkeelarik). Hosto hauek 80-160 x 7-14 mm-ko tamaina dute, homomorfoak dira eta ertz mintzakara dute. Azpialdetik ziliatuak izan daitezke nerbioen inguruan.

Loreok 5 petalo dituzte eta oinean bakarrik lotuta daude. Lore-buruek zorro basal luzea daukate, bai eta braktea berdez eratutako bildukin edo inbolukrua ere. Braktea horien diametroa 25 mm-tik gorakoa izan daiteke. Sarritan Armeria pubinervis kidearekin nahastu ohi da, baina azken horren inbolukruaren kanpoko brakteak barnekoak baino motzagoak dira.

Kalizaren oin gogortuan fruitua dago, ia indehiszentea da, eta oinetik irregularki apurtzen da.

BanaketaAldatu

Banaketa atlantikoa duten landareen artean, Armeria eder honek eremu mugatuenetako bat duena da. Izan ere, Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldetan baino ez da azaltzen (Urgull mendian deskribatu zen, hain zuzen ere). Bere mendebaldeko muga Billano lurmuturrean du, Gorlizen, eta ekialdekoa Higer lurmuturrean, Hondarribian.

EkologiaAldatu

Landare hau itsas-labar silizeotan hazten den belardiaren parte da[4]. Lur hauek hareharri gogorretan aberatsak izaten dira baina landarea ez da gai itsas-zipriztinak iristen diren lekuan hazteko. Muga ekologiko hau dela eta, ez da Euskal Herriko Iparraldean gora edo Kantabrian zehar hedatzen.

FenologiaAldatu

Landarea martxoa eta uztaila bitartean loratzen da lehenengoz eta, berriz ere udazkenean, iraila eta urria bitartean.

Espezieen arteko elkarrekintzakAldatu

Garrantzitsua da landare honengan ahuntzen herbiborismoak duen eragina, baina lepidoptero gautarrena Armeria euscadiensisen haziengan. Stenotaphrum secundatum landareak, gainera, eskakizun ekologiko berdinak ditu eta lehiakortasun interespezifikoa sortzen da bien artean. Azkenik, kaio koloniek lurzoruaren nitrifikazioa dakarte eta landareari ezinezkoa egiten zaio baldintza horietan haztea.

KontserbazioaAldatu

Mundu mailan interes handiko landarea da, bere banaketa-eremu txikia dela eta. EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan 'Kaltebera' bezala sailkaturik dago, izan ere, oso eskakizun ekologiko zehatzak ditu eta beraz, kostaldean egindako eraldaketek kalte handiak izan ditzakete landare honen populazioengan. Landare honen banaketa eskualdeak 22 km2 hartzen dituela estimatu da eta guztira, 15 populazio eta 320.000-35.000 ale daudela uste da.

Momentu hauetan biziraupenerako duen mugarik garrantzitsuena bere isolaketa da, baina Pasaiako superportuaren eraikitzeak kalte handiak eragingo lizkioke, Urgullen egin ziren obrek eragin ziotena beste. Azkenik, turistek ale hauek jasotzea debekatu beharko litzake, Gipuzkoako kostaldean landare honen banaketa eskualdean zehar nahikoa turistikoa den itsas-paseoa baitago.

Azkenik, Matxitxako lurmuturreko populazioak, Urdaibai Natura Parkearen barruan daude, eta beraz, nolabait ere babestuta. Berdina gertatzen da Uliako populazioekin, Uliako BGLaren barruan babestuta baitaude.

Antzeko espeziea Armeria pubinervis du baina honen inbolukruaren kanpoko brakteak barnekoak baino motzagoak dira.

ErreferentziakAldatu

  1. Donadille, P.; Vivant, J. (1976) Bulletin de la Société Botanique de France (Paris) (123): 562.
  2. Euskaltermek erabilitako izena
  3. Encyclopedia of Life: Armeria euscadiensis
  4. Fernández de Arlas Bidegai, Borja (2005/04/18) «La Armeria Euscadiensis» Diario Vasco.

Kanpo estekakAldatu