Arkitektura espresionista

Arkitektura espresionista espresionismoaren arte bisual adierazgarriekin batera XX. mendearen lehen hamarkadetan Europan garatu zen arkitektura mugimendu bat izan zen.

1925: Erich Mendelsohnek eraikitako Einstein dorrea, lehen eraikin garrantzitsu ikonikoki espresionista.

Ezaugarriak aldatu

"Arkitektura espresionista" terminoak, hasiera batean, Alemaniako, Holandako, Austriako, Txekiar eta Danimarkako abangoardien jarduerak deskribatu zituen 1910etik 1924ra, gutxi gorabehera. Ondorengo birdefinizioek 1905era arte luzatu zuten epea eta Europako gainerako lurraldeetara ere zabaldu zuten. Gaur egun, kontzeptua hain hedatu da, non jatorrizko mugimenduaren nolakotasun batzuk erakusten dituen edozein garaitako edo kokalekutako arkitekturari erreferentzia egitera iritsi baita; distortsioa, zatikatzea edo emozio edo gainkarga bortitzaren komunikazioa. 1970eko hamarkadara arte, hala ere, adituek ere mugimendu modernoan egondako eragin espresionista gutxiesten zuten, baina azken urteotan berriro ebaluatu da.

Estiloaren ezaugarria zen material berrien adopzio premodernista, berrikuntza formala eta oso ezohiko bolumenak, batzuetan forma biomorfo naturaletan inspiratuta, beste batzuetan adreiluen, altzairuaren eta batez ere beiraren ekoizpen masiboan oinarrituako teknika berriek ahalbidetua.

Hastapen alemanak aldatu

Alemania eta Austriako arkitekto espresionista europar zenbaitek Lehen Mundu Gerran borrokatu zuten eta haien esperientziak, 1919ko Iraultza Espartakistaren ondorengo gorabehera politiko eta sozialekin batera, ikuspegi utopikoa eta sozialismoaren ikuspegi erromantikoa eragin zuten. [1] Baldintza ekonomikoek 1914 eta 1920ko hamarkadaren erdialdera arte asko mugatu zuten eraikinen kopurua, [2] obra espresionista garrantzitsuenetako asko paperean plano gisa geratu dira ondorioz daitezen eraginez, hala nola Bruno Tauten Alpine Architecture eta Hermann Finsterlinen Formspiels proiektuak. Erakusketa iragankorrak ugariak eta oso esanguratsuak izan ziren garai honetan hañaber. Eszenografia eta zinema eszenografiak beste irteera bat eman zioten irudimen espresionista arkitektonikoarri [3] eta diru-sarrera osagarriak izan ziren klima ekonomiko gogorrean konbentzioei aurre egiten saiatu ziren diseinatzaile askorentzat.

Arkitektura espresionistaren lehen mugarri iraunkor nagusia Erich Mendelsohnen Potsdam-eko Einstein dorrea da. 1925. urterako, espresionismoaren arkitekto nagusienak, esaterako; Bruno Taut, Erich Mendelsohn, Walter Gropius, Mies van der Rohe eta Hans Poelzig, arte bisualetako beste espresionista batzuekin batera, Neue Sachlichkeit ( Objektibotasun Berria ) mugimendura jo zuten, espresionismoaren nahaste emozionalak baztertzen zituen ikuspegi praktikoago batera. Gutxi batzuek, bereziki Hans Scharounek, hizkuntza espresionista aztertzen jarraitu zuten lanean. [4]

1933an, naziek Alemanian boterea hartu ondoren, arte espresionista legez kanpo utzi zuten Arte Degeneratu gisa. [4]

Arkitektura espresionista Euskal Herrian aldatu

Estilo espresionistaren isla eta eragina izandako lehen euskal arkitekto inportantea Victor Eusa nafarra izan zen, zeinaren Iruñeko 1928-1932 lan esanguratsu batzuk déco-espresionista titulua merezi izan duten.[5] Gerra ondorengo Eusaren lan batzuek ere badute espresionismo formal hori agerian, hala nola Eibarko Coliseo antzokiak.[6]

1930eko Bilbon ere sentsibilitate espresionistak agertu ziren, hala nola Tomas Bilbaoren Indautxuko etxeetan (1934), Briñas eskolean (Pedro Ispizua 1932-1933) eta Equitativa eraikina (Manuel Galíndez 1932).[7]

1960ko hamarkadan ere, espresionismoaren antzuak ikus zitezkeen, hala niola Txurdinaga II institutuan, eta Juan Daniel Fullaondo arkitektoaren lanetan, zeinak idatziak ere egin zituen estiloaz eta beste euskal arkitekto batzuen lanaz. Fullaondok, halaber, eragina izan zuen Rufino Basañez edo Álvaro Libanoren lanean.[8]

Iruditegia aldatu

Euskal Herrikoak:

Erreferentziak aldatu

  1. Jencks, p.59
  2. Sharp, p.68
  3. Pehnt, p.163
  4. a b Pehnt, p.203
  5. (Gaztelaniaz) Tabuenca, Fernando. (1999). «La arquitectura de Víctor Eusa: La forma continua.» Revista Arquitectura 318: 26-35. (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
  6. «gipuzkoan.eus» www.gipuzkoan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
  7. (Gaztelaniaz) Pérez-Moreno, Lucía C.; Martínez-Litago, Elena. (2019). «La Revista Nueva Forma Y La Cultura Arquitectónica Y Artística Vasco-Navarra (1966-75)» Arquitetura Revista 15 (2): 408–424. (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
  8. «"Prolongación racionalista en la arquitectura vasca de posguerra". Desde el orden simbólico-monumental hacia la búsqueda de la funcionalidad | Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).

Bibliografia aldatu

  • Jencks, Charles (1986). Modern Movements in Architecture. Second Edition. Penguin. ISBN 0-14-009963-8
  • Pehnt, Wolfgang (1973). Expressionist Architecture. Thames and Hudson. ISBN 0-500-34058-7
  • Sharp, Dennis (1966). Modern Architecture and Expressionism. George Braziller: New York.

Kanpo estekak aldatu