Arizona Dream
Arizona Dream (euskaraz Arizonako Ametsa) 1993ko Emir Kusturica serbiar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta David Atkins estatubatuar gidoigilearekin batera idatzitako drama-komedia film surrealista bat da. Johnny Depp, Jerry Lewis, Faye Dunaway, Lili Taylor, Vincent Gallo eta Paulina Porizkova aktoreek antzeztu zuten.
Arizona Dream | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1993 |
Izenburua | Arizona Dream |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, abenturazko filma, film dramatikoa eta fantasiazko filma |
Iraupena | 142 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Colorado eta Arizona |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Emir Kusturica |
Gidoigilea(k) | Emir Kusturica David Atkins (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Paul R. Gurian (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | StudioCanal (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Goran Bregović |
Argazki-zuzendaria | Vilko Filac |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Arizona eta New York |
Argumentu nagusia | Amerikar ametsa, ambition (en) ![]() |
Historia | |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Kusturicak bere beste film askotan bezala, honetan ere fantasia eta pertsonaien ametsak errealitate latzaren nahastuko ditu, amaieran dena tragedia batean bukatuz.
Bitxikeria gisa, Foo Fighters rock taldeko Dave Grohl abeslariak beren The Colour and the Shape diskoan dagoen "Enough Space" abestia film honetan oinarritua dagoela adierazi zuen.
ArgumentuaAldatu
New York hirian bizi den Axel Blackmar gaztea (Johnny Depp) bere Arizonako jaioterrira itzultzera derrigortua egongo da, bertan bizitzaren aldi berri bati ekin eta bere ametsak nahiz ingurukoenak ere egi bilakatzen saiatuko da.
AktoreakAldatu
- Johnny Depp: Axel Blackmar
- Jerry Lewis: Leo Sweetie
- Faye Dunaway: Elaine Stalker
- Lili Taylor: Grace Stalker
- Vincent Gallo: Paul Leger
- Paulina Porizkova: Millie
- Michael J. Pollard: Fabian
- Candyce Mason: Blanche
- Alexia Rane: Angie
- Polly Noonan: Betty
- Ann Schulman: Carla
- James R. Wilson: Abokatua
- Kim Keo: Panpin abeslari mekanikoa
Kanpo estekakAldatu
- Arizona Dream filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irkaurgai (Ingelesez)