Argumentu (analisi konplexua)

Argumentua (laburtua arg) zeroz desberdina den zenbaki konplexuekin erabiltzen den funtzioa da. z zenbakia plano konplexuko puntu bat balitz bezala hartuz gero, z zenbakiaren argumentua puntuak ardatz errealarekiko duen angelua da. Argumentua balio bakarreko funtzioa izan dadin, (–π, π] tartea aintzat hartzen da.

1. irudia: Arganden diagrama zenbaki konplexuak plano batean irudikatzen ditu. Argumentua planoko edozein puntutan φ angelua ematen duen funtzioa da.

DefinizioaAldatu

 
2. irudia: φ argumentua adierazteko bi era.

  zenbaki konplexuaren argumentua,   bezala idazten dena, bi modutan defini daiteke:

  1. Geometrikoki, plano konplexuan, ardatz erreal positibotik z bektoreraino dagoen φ angelua bezala. Angelua radianetan adierazten da eta positiboa da erlojuaren orratzen aurkako noranzkoan neurtzen bada.
  2. Aljebraikoki, edozein φ kantitate erreala non
 
r zenbaki positibo erreala denean (ikus Eulerren formula). r kantitatea z bektorearen modulua da, |z| bezala adierazten dena:
 

Zientziako zenbait arlotan, batez ere uhinei buruz hitz egitean, modulu hitzaren ordez magnitude terminoa erabiltzen da; eta argumentu hitzaren ordez, berriz, fase.

Kanpo estekakAldatu