Argentinaren Bigarren Mendeurrena

Argentinaren Bigarren Mendeurrena 2010eko maiatzak 25ean ospatu zen, 1810eko Maiatzeko Iraultza igaro eta 200 urtera, iraultza honetan Baltasar Hidalgo de Cisneros erregeordea kendu eta Buenos Aireseko herritarren ordezkari nabarmenek osatutako gobernu Biltzar bat osatu zen, une horretan Lehen Gobernu Junta bihurtu zelarik.

Bigarren Mendeurrenaren ospakizunaren logotipo ofiziala.

1810eko Maiatzeko Iraultzak eta 1810eko maiatzak 25ean Buenos Airesko kabildoan sortutako lehen argentinar gobernuak (garaiko garraioek ahalbidetu zutenean) babesle bezala, distantziari dagokionez Buenos Airestik oso urruti zeuden kabildoak izan zituzten, Mendoza, Corrientes, Yapeyú eta Tarijakoa esaterako. Hasieran 1810eko maiatzak 25eko iraultzara batu zen lurralde zabalaren zati gehienak Río de la Platako Probintzia Batuak osatu zituzten (Argentinaren hasierako izena eta gaur egun ere oraindik herrialdearen izen ofizialetako bat dena).

Bigarren Mendeurrenaren jaia aldatu

 
Hegoamerikar presidenteak ospakizunean. Argazkian, ezkerretik eskuinera honako presidenteak agertzen dira: Sebastián Piñera (Txile), Rafael Correa (Ekuador), Cristina Fernández de Kirchner (Argentina), Fernando Lugo (Paraguai), Evo Morales (Bolivia), Lula da Silva (Brasil), Pepe Mujica (Uruguai), Néstor Kirchner Idazkari Nagusia (Unasur)

Buenos Airesen, gobernu nazionalak urtearen ikuskizun oroigarri nagusia antolatu zuen, nagusiki hiriko etorbide nagusia den Avenida 9 de Julioren zati batean garatu zen. Jaia maiatzak 21ean hasi eta Bigarren Mendeurrenaren egunean amaitu zen, maiatzak 25ean. Ospakizuna herrialdean 2010 osoan egin zen arren, gertakari honetan soilik egon ziren ordezkatuta gonbidatutako probintzia eta herrialdeak.

Kronograma aldatu

  • Ostirala maiatzak 21

Arratsaldeko 20:00etan: Argentinako rockaren 40 urteei omenaldia.

Luis Alberto Espinetta, Moris, Fito Paéz eta León Gieco egon ziren beste batzuen artean. Litto Nebbia izan zen zeremonia maisua. Data horretarako jada egina zen Maiatzeko Piramidearen errefakzioa Plaza de Mayo enparantza historikoan, 1810eko Maiatzeko Iraultzako gertakaririk nagusietako batzuk gertatu ziren tokia izan zena.

  • Larunbata maiatzak 22

12:00etan: Desfile militarra.

Erregimentu bandek, muntatutako zaldi gaineko eskuadroiek, garai hartako jantziak zeramatzaten Armadako unitate historikoek eta bandera eskuadroiak parte hartu zuten. Patrizio Erregimentua eta Zaldi gaineko granada jaurtitzaile erregimentua nabarmendu ziren. Azken honek eskuadra historiko eta presidentearen zaintza osatzen du 1907tik. Berriki Herbehereetatik iritsitako zaldien arteriti biriko agerpen baten aurrean, gaitz honi aurre egiteko bertako zaldiak txertatuta ez zeudela eta, SENASAk berarentzat gorde zuen animali hauek parte har zezaketen ekitaldi oro 48 ordu lehenago bertan behera uzteko eskubidea. Zorionez, Bigarren Mendeurreneko jaian desfilatu zuten zaldiak osasuntsu zeuden.

Malvinetako Gerrako beteranoek ere parte hartu zuten, Aintza Malvinetako 649 heroiei jartzen zuen bandera bat zabaldu zutenak.

Kanpo estekak aldatu