Argantzongo haitzarteko gudua

Argantzungo haitzarteko gudua» orritik birbideratua)

Argantzongo haitzarteko gudua 801ean Al Hakan I.a emirrak iparraldera bidalitako eta Mohamed ibn al-Hakanek zuzendutako armada Ebro zeharkatzea saiatu zenean gertatu zen[1].

Argantzongo haitzarteko gudua
Errekonkista
Data801
LekuaArgantzon
Koordenatuak42°46′00″N 2°50′00″W / 42.76667°N 2.83333°W / 42.76667; -2.83333
EmaitzaFrankoen garaipena
Gudulariak
Karolingiar leinua Kordobako emirerria
Buruzagiak
Belasko Gaskoia Mohamed ibn al-Hakan

Aurrekariak aldatu

Kordobako emirerriak barneko arazo politikoak zituen, Hisham Al-Reda hil zenean, bere semea zen Al Hakanek Suleiman eta Abu Marwan bere osaben gurariak borrokatu behar izan zituelako[2].

Frankoek emirerriaren asaldaketa aprobetxatu nahian, 798an, Gilen I.a Tolosakoak Alfontso II.a Asturiaskoa eta Huescako walia zen Bahlul ibn Marzuq bilerara deitu zituen[3] Luis Errukitsuaren izenean al-Tagr al-Ala edo goialdeko marka konkistatzeko asmotan.

Egoera aprobetxatuz Asturiasko Erresumak Lisboa eraso zuen eta Carolus Handiak Bartzelona konkistatu eta Iruñea bere orbitan kokatu zuen.

Gudua aldatu

801ean Al Hakanen semea zen Mohamed ibn al-Hakanek baskoien aurkako razzia zuzendu zuen, Araba eta Gaztela erasotzeko asmoarekin. Argantzongo haitzartetik Ebro zeharkatzean frankoen aldeko duxa zen Belasko Gaskoiak, iruindarrek eta, ziur asko, Antso Otsoak bidalitako gudaroste batek prestaturiko segada batean erori zen.

Ondorioak aldatu

Hain zen gogorra porrota ezen Mohamed ibn al-Hakan Qurtubara bere ofizial hoberenetariko batzuk eta hainbat lagun gabe itzuli baitzen. Kronikarien arabera, hilabete gutxien barru, Mohamed bera ere hil zen, atsekabea gainditu ezinik.

Egoera aprobetxatuz, 803an Banu Qasitarrek eta bere aliatu baskoiek Tutera setiatu eta hartu ondoren, bere walia zen Yusuf ibn Amrus atxilotu zuen. Hala ere, Amrus ibn Yusufek eskualdea berreskuratu zuen[3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Abū Marwān Ḥayyān ibn Khalaf Ibn Ḥayyān. (1076). La primera década del reinado de Al-ḥakam I, según el muqtabis II, 1 de Ben Ḥayyān de Córdoba (m. 469 h./1076 J.C.). Madril: Real Academia de la Historia.
  2. (Katalanez) d'Abadal i de Vinyals, Ramon. (1986). El domini carolingi a Catalunya. Ed. Institut d'Estudis Catalans, 186-188 or. ISBN ISBN 978-84-321-1882-1..
  3. a b (Gaztelaniaz) Suárez Fernández, Luis. Historia de España Antigua y media. Ediciones Rialp, 86-92 or. ISBN 978-84-321-1882-1..

Kanpo estekak aldatu