Arratabe jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Aretxabaletan
Aretxabaletako udaletxea» orritik birbideratua)

Aretxabaletako udaletxea edota Arratabe jauregia Gipuzkoako Debagoiena eskualdeko Aretxabaleta udalerriko udalaren egoitza da. Arratabe jauregian kokatua dago. Andre Mariaren Jasokundearen elizaren alboan eta Otalora jauregitik hurbil.

Arratabe jauregia
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAretxabaleta
Koordenatuak43°02′15″N 2°30′16″W / 43.037411°N 2.504323°W / 43.037411; -2.504323
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1726
ErabiltzaileaAretxabaletako Udala
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001464
3
Kontaktua
HelbideaOtalora, 1

Historia aldatu

1726 urtean oinetxe modura eraiki zuen María Isabel de Otalorak, Enrique Antonio Arratabe Araotzen alargunak[1]. Aurrez bertan izan zen Uribe jauregiaren materialaz gain Eskoriatzako beste eraikin bateko harriak ere erabili ziren Arratabe jauregia eraikitzeko. Estilo barrokoan eraiki zen.

1986 urtean Aretxabaletako udalak erosi zuen eta udaletxe bihurtu zuen.

Ezaugarriak aldatu

Oinplano errektangularra duen eraikina da eta lau isuritako teilatua du. Behe solairua eta lehen solairuaz gain ganbara zabal bat ere badu, erakusketak egiteko eta hitzaldiak emateko erabiltzen dena. Teilatuan leiho bat ateratzen da, elementu errektangular batean[2].

Egurrezko atea du, burdinez hornitua, eta aurrean metrobeteko altuerako burdinezko hesia, apaingarri ederrak dituena. Goiko leihoetan balkoiak daude, bai eta Otalora kalera ematen duten leihoetan ere. Atzealdean, jauregiaren lorategira emanez, miradore zuri bat dago.

Armarria aldatu

Fatxadan daukan elementurik ikusgarriena eraikinaren ertzean dagoen armarri berezia da. Lau zatitan banaturik dago, lehenengoan Arratabe familiaren armarria ikusten da (lau otso ibiltari goiko aldean, urrezko hiru banda erdian, eta zilarrezko bost zerrenda azpiko aldean) eta gainerako hiruretan Otalora, Galartza eta Araoz-Lazarraga familien aliantza-armarriak ageri dira.

Familien armarrien inguruan hainbat elementu ageri dira: bi lamia, lehoi buru bat, bi lehoi zutitu eta bi aingeru[3].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu