Ardo koloreko limazela

Ardo koloreko limazela (Limacella delicata edo Limacella vinosorubescens) Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria. Onddo hau gutxi ezagutzen da.

Ardo koloreko limazela
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaLimacella
Espeziea Limacella delicata
H.V.Sm., 1945

Sinonimoa: Limacella glioderma.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Hemisferikora, ondoren kanpai itxurakoa, geruza likatsu batekin, marroi-gorrixka edo haragi-laranja zurbil kolorekoa. Ertza zertxobait ildaskatua du, eta inoiz errezel zuriko hondarrak izaten ditu.

Orriak: Zabalak, biribildu-atxikiak, zurbilak eta horixkak.

Hanka: 4 - 8 x 0,4 - 0,8 cm-koa. Zurixka edo haragi koloreko ñabardurekin, eraztun leunaren goialdean arrosa, flokosoa eta ezkatatsua behean. Eraztun iletsua, tentea, erorkorra, ia ikusten ez den itzuliarekin.

Haragia: Zurbila, zapore gozokoa, irin usain handikoa.[2]

Etimologia: Limacella terminoa "limax" hitzaren txikigarria da, eta barraskilo bare, esan nahi du: Karpoforoaren itsaskortasunagatik da. Glioderma epitetoa grekotik dator, kola esan nahi duen "glya" hitzetik eta azala esan nahi duen "derma" hitzetik. Geruza likatsuagatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Onddo hau gutxi ezagutzen da.

Sasoia eta lekua aldatu

Uda aurreratuan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan eta inoiz koniferoetan ere bai, taldekoia da, ilaretan ateratzen da.[4]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Europa, Errusia, Txina eta Japonia.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 55 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 176 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 294 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. Limacella delicata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu