Ardmore (Waterford konderria)
Ardmore (irlanderaz Aird Mhór) Irlandako hegoaldeko Munster probintziako Waterford konderriko herrixka da, San Declan katedralaren aztarnengatik ezaguna. 412 biztanle ditu (2006).
Ardmore Aird Mhór Aird Mhór | |
---|---|
seaside resort (en) ![]() | |
![]() Ardmoreko San Declan katedrala ![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Lurralde Historikoa Konderria | ![]() ![]() |
Jatorrizko izena | Aird Mhór |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°57′04″N 7°43′23″W / 51.95101°N 7.723174°W |
![]() | |
Altuera | 1 |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
http://www.tramore.ie/ www.tramore.ie |
Etimologia
aldatuIrlanderazko Aird Mhór izenak "altuera handia" esan nahi du.
Historia
aldatuIrlandako kristau asentamendu zaharrena dela uste da. IV mendean San Declan bertan bizi izan zen San Patrizio iritsi aurretik. Gaur egun dauden katedralaren aztarna gehienak XII mendekoak dira baina horma batean IX mendeko eskulturak ere ikus daitezke. Dorre zirkularra ere XII mendekoa da eta oso ongi kontserbaturik dago.
Ardmore herria bera arrantzale herria izan zen baina jarduera alde batera utzi zen alde batetik Europar batasunaren legeek ezarritako baldintzengatik eta bestetik turismoa nabarmen handitzen hasi zelako. Orain bi hotel eta hainbat pub eta jatetxe daude Ardmoren.
1992an Irlandako herri garbienaren saria irabazi zuen.
Iruditegia
aldatu-
Ardmore herrixka
-
Katedralaren aztarnak
-
Dorre irlandarra
-
IX mendeko eskulturak
-
Ardmore penintsula
-
Ardmoreko hondartza