Ardi merino

ardi arraza

Ardi merinoa (gaztelaniaz: oveja merina) Espainiako ardi arraza endemikoa da.

Ardi merino
Sailkapen zientifikoa

Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmerino (en) Itzuli

Historia

aldatu

Bere jatorria zalantzazkoa da, litekeena da Leongo Erresumako merio (gaztelaniaz: merino) edo zerga kobratzaileengandik etortzea. Ideia honen arabera, ardi merinoa iparraldeko Afrikan sortu eta Iberiar penintsulara pasa zen, non Mestaren Kontseilu Zintzoa boteretsuak azkar bereganatu zuen, mende batzuetan zehar bere monopolioa izatera iritsiz, ordura arte nonahi agertzen zen Mantxako ardiaren kaltetan. Dena den, litekeena da arraza penintsulako hegoaldean sortzea garai horretan edo pixka bat lehenago.

XVIII. mendean sartu zen lehen aldiz Frantzian. Borboiko lehen errege Filipe V.aren ekimenez, Luis XIV.a Frantziako erregeari arraza kotizatu honetako bikote bat oparitu zizkion. Ordura arte oso delitu larria izan zen arraza hori Espainiatik kanpora ateratzea. Izan ere, Mestako Kontseilua arduratzen zen horrelakorik gerta ez zedin. Espainiak bere artile kotizatua monopolioan esportatzen zuen Europako gainerako tokietara.

Gaur egun buru gehienak AEBetan, Argentinan, Hegoafrikan, Zeelanda Berrian eta, batez ere, Australian biltzen dira.

Ezaugarriak

aldatu

Arraza trinkoa da, lepo eta hanka motzekoa, artile luze, fin eta kizkurra duena. Hau giro eguzkitsu eta hondartsuetan hazten diren espeziemenetan kalitate hobekoa da. Mantuaren kolorea zurixka da, orbanik gabea, eta oso kasu bakanetan soilik arrek adar batzuk dituzte kiribilean.

Kanpo estekak

aldatu