Ardgillan gaztelua
Ardgillan gaztelua (Ardgillan castle ingelesez) Irlandako Errepublikako Fingaleko konderriko Balbriggan hirian kokatuta dagoen landa etxe handi bat da. Ardgillan demesne izeneko haziendan dago (Ardgillaneko orubeak). Almenak erakutsiz, eraikinetik kostalderako eta Skerries hirirako ikuspegiak ikus daitezke. Gaztelua bi solairuko eraikin batez eta zelaipean hegoalderantz hedatzen den soto batez osatua dago.
Ardgillan gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Leinster |
Desagertutako erakunde administratiboa | Dublingo konderria |
Giza kokaleku | Balbriggan |
Koordenatuak | 53°35′10″N 6°09′36″W / 53.586°N 6.16°W |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuEraikina Robert Taylor apaizak eraiki zuen 1738an, eta Taylor familiaren jabegokoa izan zen 1962 arte, urte honetan Westfaliako Heinrich Pottsen jabetzara pasa zelarik. 1982an Fingal konderriari saldua izan zen. Gaur egun publikoarentzat irekia dago.
Beste datu batzuk
aldatuEsaten denez, tokian The Lady's Stairs bezala ezagutzen den eta lorategiaren amaieran dagoen gertuko trenbidearen gainean dagoen zubian emakume baten mamua agertzen da. Zubia talka baten ondorioz kalteturik geratu zen 2006an eta 2007an berriztua eta berrirekia izan zen.
2005ean, hazienda honetan zenbait musika kontzertu antolatu ziren. Bertan parte hartu zuten musika taldeen artean Status Quo, R.E.M., Meat Loaf eta Moby zeuden.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)Ardgillan gaztelua Fingal konderriko webgunean
- (Ingelesez)Ardgillan gazteluaren webgunea