IV. Ardanza gobernua

Ardanzaren laugarren gobernua» orritik birbideratua)

IV. Ardanza gobernua edo V. legealdiko Eusko Jaurlaritza 1994ko abenduaren 31 eta 1999ko urtarrilaren 2a bitartean agintean egon zen Eusko Jaurlaritza izan zen, 1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren osatua. Eusko Legebiltzarrak laugarren aldiz hautatu zuen Jose Antonio Ardanza lehendakari, EAJren, PSE-EEren eta Eusko Alkartasunaren babesarekin. EAJ, PSE-EE eta EAren arteko koalizio gobernua izan zen, baina 1998ko uztailean PSE-EEk gobernua utzi zuen kideei Herri Batasunarekin lerratzea egotzita, eta legealdiko azken hilabeteetan EAJ eta EAk soilik osatu zuten gobernua. Ardanza lehendakariaren azken agintaldia izan zen.

Ardanza IV gobernua
V. legealdia
Ardanza III Ardanza IV Ibarretxe I
Gobernua
ErakundeaEusko Jaurlaritza
LehendakariaJose Antonio Ardanza
Hautaketa1994ko urriaren 23a
Inbestidura1994ko abenduaren 29a
Sorrera1994ko abenduaren 31
Bukaera1999ko urtarrilaren 2a
Iraupena4 urte eta 2 egunak
Osaera
Kontseilariak10
AlderdiakEAJ
PSE-EE (1998ko uztailera arte)
EA
Ordezkaritza
Eusko
Legebiltzarra
31 / 75
OposizioaPSE-EE (1998ko uztailetik aurrera)
Herri Batasuna
PP
EB-B
UA
Oposizioko buruaKarmelo Landa (1998ko urtarrila arte)
Rakel Peña (1998ko urtarrila - uztaila)
Jesus Egiguren (1998ko uztailetik aurrera)

Gobernua aldatu

Lehen banaketa aldatu

1997ko irailean Ramon Jauregi sailburu sozialistak gobernua utzi zuen PSOEren Exekutiba Federaleko kide izendatu zutelako, Politika Autonomikoaren arduradun, eta Francisco Egeak ordezkatu zuen.

Izena Irudia Alderdia Saila Hasiera Amaiera Err.
Jose Antonio Ardanza   Euzko Alderdi Jeltzalea Lehendakaria 1994ko abenduak 31 1999ko urtarrilak 2 [1]
Juan Jose Ibarretxe   Euzko Alderdi Jeltzalea Lehendakariordea 1995eko urtarrilak 4 1999ko urtarrilak 7 [2][3]
Ogasuna eta Herri Administrazioa 1995eko urtarrilak 4 1999ko urtarrilak 7
Ramon Jauregi   Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza 1995eko urtarrilak 4 1997ko irailak 30 [4][5]
Francisco Egea   Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra 1997ko irailak 30 1998ko uztailak 3 [6][7]
Juan Mari Atutxa   Euzko Alderdi Jeltzalea Herrizaingoa 1995eko urtarrilak 4 1998ko azaroak 26 [8][9]
Javier Retegi   Euzko Alderdi Jeltzalea Industria, Nekazaritza eta Arrantza 1995eko urtarrilak 4 1999ko urtarrilak 7 [10][3]
Inaxio Oliveri   Eusko Alkartasuna Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa 1995eko urtarrilak 4 1999ko urtarrilak 7 [11][3]
Iñaki Azkuna   Euzko Alderdi Jeltzalea Osasuna 1995eko urtarrilak 4 1999ko urtarrilak 7 [12][3]
Mari Karmen Garmendia   Euzko Alderdi Jeltzalea Kultura 1995eko urtarrilak 4 1999ko urtarrilak 7 [13][3]
Patxi Ormazabal   Eusko Alkartasuna Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa 1995eko urtarrilak 4 1999ko urtarrilak 7 [14][3]
Jose Antonio Maturana   Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Garraioa eta Herrilanak 1995eko urtarrilak 4 1998ko uztailak 3 [15][16]
Rosa Díez   Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa 1995eko urtarrilak 4 1998ko uztailak 3 [17][18]

Bigarren banaketa (1998ko uztaila) aldatu

1998ko uztailaren 1ean PSE-EEk jaurlaritza uztea erabaki zuen, EAJ eta EA gobernukideek Espainiako Konstituzioari zin egin ez ziotenez HBrekin lerratu zirela argudiatuta. Era horretan, legealdiko azken lau hilabeteetarako sailburu berriak izendatu zituen lehendakariak, PSE-EEren hiru sailburuak ordezkatuz. EAko Sabin Intxaurragak hartu zuen Francisco Egearen saila (Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza), eta EAJko Alvaro Amannek eta Belen Greavesek ordezkatu zituzten, hurrenez hurren, Jose Antonio Maturana (Garraioa eta Herrilanak) eta Rosa Diez (Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa). Halaber, 1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren, jaurlaritza jardunean zegoela, Juan Mari Atutxak Herrizaingo sailburu izateari utzi zion Eusko Legebiltzarreko mahaiburu hautatua izan zelako, eta Jose Manuel Martiarenak bete zuen bere lekua 1999ko urtarrilean Ibarretxeren lehen gobernua osatu arte.

Izena Irudia Alderdia Saila Hasiera Amaiera Err.
Jose Antonio Ardanza   Euzko Alderdi Jeltzalea Lehendakaria 1994ko abenduak 31 1999ko urtarrilak 2 [1]
Juan Jose Ibarretxe   Euzko Alderdi Jeltzalea Lehendakariordea 1995eko urtarrilak 4 1999ko urtarrilak 7 [2][3]
Ogasuna eta Herri Administrazioa 1995eko urtarrilak 4 1999ko urtarrilak 7
Sabin Intxaurraga   Eusko Alkartasuna Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza 1998ko uztailak 3 1999ko urtarrilak 7 [19][3]
Juan Mari Atutxa   Euzko Alderdi Jeltzalea Herrizaingoa 1995eko urtarrilak 4 1998ko azaroak 26 [8][9]
Jose Manuel Martiarena   Euzko Alderdi Jeltzalea 1998ko azaroak 26 1999ko urtarrilak 7 [20][3]
Javier Retegi   Euzko Alderdi Jeltzalea Industria, Nekazaritza eta Arrantza 1995eko urtarrilak 4 1999ko urtarrilak 7 [10][3]
Inaxio Oliveri   Eusko Alkartasuna Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa 1995eko urtarrilak 4 1999ko urtarrilak 7 [11][3]
Iñaki Azkuna   Euzko Alderdi Jeltzalea Osasuna 1995eko urtarrilak 4 1999ko urtarrilak 7 [12][3]
Mari Karmen Garmendia   Euzko Alderdi Jeltzalea Kultura 1995eko urtarrilak 4 1999ko urtarrilak 7 [13][3]
Patxi Ormazabal   Eusko Alkartasuna Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa 1995eko urtarrilak 4 1999ko urtarrilak 7 [14][3]
Álvaro Amann   Euzko Alderdi Jeltzalea Garraioa eta Herrilanak 1998ko uztailak 3 1999ko urtarrilak 7 [21][3]
Belen Greaves   Euzko Alderdi Jeltzalea Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa 1998ko uztailak 3 1999ko urtarrilak 7 [22][3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b 2616/1994 ERREGE DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, José Antonio Ardanza Garro jauna Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatzen duena.. .
  2. a b 4/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 3koa, Jaurlaritzaren lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua izendatzen dituena.. .
  3. a b c d e f g h i j k l m n o p 2/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, lehendakariordeak eta Jaurlaritzako sailburuek euren egitekoak utz ditzatela xedatzen duena.. .
  4. 5/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 3koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua izendatzen duena.. .
  5. 1/1997 DEKRETUA, irailaren 29koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua bere kargutik kentzen duena.. .
  6. 2/1997 DEKRETUA, irailaren 29koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua izendatzen duena.. .
  7. 5/1998 DEKRETUA, uztailaren 2koa, lehendakariarena, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak bere kargua utz dezala deklaratzen duena.. .
  8. a b 6/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 3koa, Herrizaingo sailburua izendatzen duena.. .
  9. a b 15/1998 DEKRETUA, azaroaren 25ekoa, Herrizaingo sailburuak bere eginkizunei utziko diela adierazteko dena.. .
  10. a b 7/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 3koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua izendatzen duena.. .
  11. a b 8/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua izendatzen duena.. .
  12. a b 9/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 3koa, Osasun sailburua izendatzen duena.. .
  13. a b 10/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 3koa, Kultura sailburua izendatzen duena.. .
  14. a b 11/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 3koa, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua izendatzen duena.. .
  15. 12/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 3koa, Garraio eta Herrilan sailburua izendatzen duena.. .
  16. 6/1998 DEKRETUA, uztailaren 2koa, lehendakariarena, Garraio eta Herrilan sailburuak bere kargua utz dezala deklaratzen duena.. .
  17. 13/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 3koa, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua izendatzen duena.. .
  18. 7/1998 DEKRETUA, uztailaren 2koa, lehendakariarena, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuak bere kargua utz dezala deklaratzen duena.. .
  19. 8/1998 DEKRETUA, uztailaren 2koa, lehendakariarena, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua izendatzen duena.. .
  20. 16/1998 DEKRETUA, azaroaren 25ekoa, Herrizaingo sailburua izendatzeko dena.. .
  21. 9/1998 DEKRETUA, uztailaren 2koa, lehendakariarena, Garraio eta Herrilan sailburua izendatzen duena.. .
  22. 10/1998 DEKRETUA, uztailaren 2koa, lehendakariarena, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua izendatzen duena.. .

Kanpo estekak aldatu