Ireki menu nagusia

Arburua Nafarroako Galoze udalerriko Itzalle herrrian dagoen mendi bat da. 1.037 metroko garaiera du. Ziurrenik Zaraitzuko mendirik ezagunenetakoa izanen da. Inguruko herri guztietatik (Itzalle, Gorza, Gallotze) bideak abiatzen dira, gurutzeek markaturik. Baseliza behatoki paregabea da inguruko mendien gainetik, baina bertan ez dago mendiko gailurra. Hau bostehun bat metro hegoalderago dago, sasi eta zuhaixken artean, buzoi zahar batek markaturik.

Arburua
Arburua.JPG
Datu orokorrak
Garaiera 1.037 m
Geografia
Koordenatuak 42° 48′ 15″ N, 1° 06′ 41″ W / 42.804041666667°N,1.1114805555556°W / 42.804041666667; -1.1114805555556Koordenatuak: 42° 48′ 15″ N, 1° 06′ 41″ W / 42.804041666667°N,1.1114805555556°W / 42.804041666667; -1.1114805555556
Mendikatea Alduko mendilerroa
Herrialdea Espainia
Lurraldea Galoze (kontzejua)
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Itzalle, Galoze eta Gorza
Mendikat Mendikat
Luberri Luberri

Beihala, deabrudunak, sorginduak eta begizkoak jotako jende aunitz etortzen omen zen baseliza honetara erremedio eske.


Ohiko igoera abiapuntuakAldatu

Itzalle (50 min), Galoze (ordu bat) eta Gorza (ordu bat). Inguruko herri guztietatik (Itzalle, Gorza, Gallotze) bideak abiatzen dira, gurutzeek markaturik.

BaselizaAldatu

Mendiaren gailurretik gertu Andre Maria Arburuakoaren baseliza eta gurutzea daude. Baseliza behatoki paregabea da inguruko mendien gainetik, baina bertan ez dago mendiko gailurra. Hau bostehun bat metro hegoalderago dago, sasi eta zuhaixken artean, buzoi zahar batek markaturik.

Beihala, deabrudunak, sorginduak eta begizkoak jotako jende aunitz etortzen omen zen baseliza honetara erremedio eske.