Ireki menu nagusia
Artikulu hau jardute ekonomikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arbitraje».

Finantza eta ekonomian, arbitrajea, bi merkatu edo gehiagoren arteko prezioen desberdintasuna aprobetxatzea da: prezioen desoreka kapitalizatzen duten transakzio osagarrien konbinazioa egitea. Merkatuko prezioen desberdintasunengatik, irabaziak lortzen dira. Arbitrajearen bidez, merkatuko parte-hartzaileek,  berehalako eta arrisku gabeko erabilgarritasuna lortu dezakete.

Merkatu merkeenean erostea eta garestiago saltzen duen prozedura da, prezioen desberdintasunak ezabatuz.[1]

Arbitrajea exekutatzen duen pertsonak arbitragor gisa ezagutzen da eta normalean banku edo inbertsio enpresa bat da. Termino hau, finantza-tresnen transakzioei aplikatzen zaie, esate baterako, bonuak, stockak, finantza-deribatuak, merkantziak eta moneta.

Merkatuko prezioek arbitrajearen errentagarritasuna gauzatzen ez badute, prezioak,  arbitrajearen oreka batez osatuta daudela esan ohi da. Arbitraje-oreka aurrebaldintza bat  da, oreka ekonomiko orokorrarentzat.

ErreferentziakAldatu

  1.   Economia48.com «ARBITRAJE - Enciclopedia de Economía» www.economia48.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-04 .


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.