Arathorn I.a, Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan, dunadan bat da, Arassuilen semea, Rivendelen jaio zena Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2693. urtean. Bere izena sindarinezkoa da, eta "errege arranoa" bezala itzul daiteke.

Bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2784. urtean hil ondoren, Arathorn I.a, Iparraldeko Dunedainen hamabigarren kapitain bihurtu zen. Bere agintaldian, eta Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2790. urtean Thror Morian erahila izan ondoren, nanoen eta orkoen arteko gerra hasi zen, sei urte iraun zuena, 2793. urtetik 2799. urteraino. Eriadorrek gerra honetan kalterik jaso ez zuen arren, eskualde hau mesedetua izan zen, urte askoz, Mendi Lainotsuak, Sauronen zerbitzarietatik aske geratu baitziren, mendilerro honetako pasabideak berreskuratzea lortu zelarik.

Arathornek 64 urtez gobernatu zuen, eta 2848. urtean hil zen, 155 urte zituela, bere oinordekoa, bere seme Argonui izan zelarik.


Aurrekoa
Arassuil
Iparraldeko Dunedainen Kapitaina
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2784-2848
Ondorengoa
Argonui