Lankide:Mgaraizabal/Proba orria44

Arantza Salterain» orritik birbideratua)
Mgaraizabal/Proba orria44
Bizitza
Jarduerak
Pantxo, Nika Bitxhiashvili eta Arantza, 2020

Arantza Salterain Marzana (Elorrio, Bizkaia, 1963ko irailaren 9a) irakaslea eta kantaria da.[1]

Biografia aldatu

Elorrioko Zenita auzoko Bedoya baserrian jaio zen. Auzo bereko PP Asunzionistetan ikasi zuen. 8 urterekin eskolan bertan hasi zen kitarra jotzen ikasten eurekin bizi zen izeko Juanitak oparitutako kitarrarekin. Atxondoko Pili izan zuen irakasle. Ingelesa Ingalaterran eman zituen 4 urteetan ikasi zuen. Bi negu eman zituen Brasilen eta bi udak Argiñetako auzoko txokoan afariak ematen eta kantari giroa jartzen Mertxe Mujika eskola lagunarekin. AEKn klaseak ematen aritu zen. Magisteritza Eskoriatzan egin zuen.

17 urterekin Argiñeta taldean kantari ari zen. Pantxo Cruz ezagutu zuenetik bolero eta arrantxerak kantatzen hasi ziren biak.1997an Arantza eta Pantxo bikote kantaria osatu zuten.

Lan ibilbidea aldatu

Irakasle aldatu

AEKn klaseak ematen jardun zuen 4 urte. Ondoren, irakasle egon zen Gabirian, Bidanian eta Atxondon Lehen Hezkuntzan (LH) ume txikiekin. 30 bat urte HHI-EPAN nagusiei euskarazko eta gaztelaniazko klaseak ematen jardun zuen Durangon 5 urte, Bergaran 8, Eibarren, Urretxun, Basaurin eta Plaentxin.[2] 2023ko irailean, postu finkoa lortuta, Berrizko eskolan LHra itzuli zen.

Kantari aldatu

17 urterekin Argiñeta taldean kantari ari zen Jaime Vicario, Jesus Iturralde, Moisen eta Olaetxearekin. 1980. urtean Mandiope izeneko LPa atera zuten, Vicariok plumillaz marraztutako azalarekin.

1997an hasi ziren Arantza eta Pantxo bikotea kantari. Urteak igaro ondoren, Nika Bitchiashvili biolin-jolea sartu zen taldean, taldeari freskotasuna emanez. Bere musika Mexikotik Argentinako Patagoniara doa, euskarazko musikaren gai klasiko nagusiak ahaztu gabe.[3] bolero, bilbainada eta arrantxeren duetoa osatu zuten.[4] Todo cambia diska etxetik hurbil, Argiñetan, grabatu zuten Nika Bitxhiashvili biolinjolearekin.[4][5] 2012an Egia garestia da...[6]

Pantxo aldatu

Kainabera bezalako elkarteekin elkarlanean arituz jarduera publikoetan eta elkartasunezko ekitaldietan aritzen zen. Argentinaren poza eta tradizioak Euskadira hurbiltzen jakin zuen, eta Andeetako gastronomiako platerak prestatzen zituen 'Sabores y olores del mundo' ekitaldian. Ekitaldi horietan, gitarra ateratzen zuen beti, eta bazkalondoa alaitu, Arantzarekin batera. Modu pribatuan, 2022ko urtarrilean COVID-19 pandemiaren ondorioz zendu arte, barbakoa ahaztezinak antolatzen zituen Argiñetan.[4]

Bizitza pertsonala aldatu

Francisco (Pantxo) Cruz Mendez argentinarrarekin ezkondu zen eta Elorrion bizi.[7] Seme-alabak Alaia eta Mario dira. Gurasoen kantari bidea jarraitu dute. Alaiak Durangoko bi neskekin jotzen du. Mariok konfinamenduaren ondoren Mario Cruz eta Txaber Méndez elorriarrek Fito Skins taldea sortu zuten. 2023an 'Venganza&perdon' diska kaleratu zuten. Abestietan euskara, gaztelania eta ingelesa nahasten dute. Elorrioko gaztetxean egin zuten aurkezpena.[8]

Argitaratutako lanak aldatu

  • 1980an Mandiope diska.
  • 1997an Todo cambia diska.

Erreferentziak aldatu

  1. ISSN https://es.linkedin.com/in/arantza-salterain-marzana-4a6a76102..
  2. ISSN https://3.bp.blogspot.com/-upP78BigRJ4/V9ETNeyIVKI/AAAAAAAADUw/6fkJf5FvkdY4se6uv2mHaaYCuKnfIrgMwCLcB/s1600/Arantza.jpg..
  3. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2021-07-20). «Arantza eta Pantxo» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  4. a b c (Gaztelaniaz) DÍAZ, MANUELA. (2022-01-31). «Francisco Cruz, Pantxo, musico y cantante afincado en Elorrio» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  5. «Arantza eta Pantxo - Elorrio - 2020-10-03» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  6. «Arantza Salterain - Pantxo Cruz: "Egia garestia dala"» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  7. (Gaztelaniaz) DURANGON. (2022-01-10). «El músico Francisco Cruz, integrante del dúo Arantza eta Pantxo, ha fallecido hoy» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  8. «“Grabazioa dela-eta kontzertu proposamen askori ezetz esan behar izan diogu; ea aurrerago jotzeko aukera dugun” - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).

Kanpo estekak aldatu