Aranjuezko kontzertua[1] (gaztelaniaz: Concierto de Aranjuez) Joaquín Rodrigo espainiar musikagileak gitarra eta orkestrareko konposatu zuen musika-lan bat da. 1939. urtean Paris hirian idatzia izan zen eta ziurrenik Rodrigoren musika-lan ezagunena izango da, abesti honen arrakastaren ondorioz Rodrigo Espainiako Gerra Zibila osteko musikagile garrantzitsuenetakoa bilakatu zen. Mundu osoan gehien jo izan den musika klasikoko espainiar musika-lana dela jo izan da, bere adagio pasartea musika-lan osoko mugimendu ezagunena delarik.
Erreferentziak
aldatu
Kanpo estekak
aldatu