Aran jertsea (irlanderaz Geansaí Árann eta ingelesez Aran jumper) Irlandako mendebaldeko kostaldean dauden Aran uharteetatik izena hartzen duen jertse mota bat da. Ingeles hiztunen artean "arrantzale jertsea" izenez ere ezaguna da (fisherman's jumper).

Aran jertse klasiko zuria.

Irlanda osoan maiz ikus daiteke, batez ere baserri, landa eta arrantzale giroko jendeak jantzia, jertse mota hau klima latz eta hotzetarako ezinobea baita, artile goxoz egina baitago. Aran jertse klasikoa krema kolore edota zuria da, baina beste hainbat kolore ezberdinetako artilez jositakoak ere badaude.

Musika munduari dagokionez, Aran jertsea The Clancy Brothers irlandar folk taldearen ikur nabarmena da, taldekide guztiak aldioro jertse honekin agertzen baitziren.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu