Aragoi bailara

Iparraldeko Aragoiko erkidegoko bailara

Aragoi bailara Espainiako Aragoi autonomia erkidegoko Pirinioetako haran bat da, hain zuzen ere, Jazetania eskualdean kokatzen da, Huescako probintziaren iparraldeko muturrean, eta Frantzia aldeko Aspe bailararekin muga egiten du. Hiru eremutan banatu liteke:

  • Hegoaldean Campo de Jaca delakoa, gunerik zabalena, Val Ancha eta Bardaruex ibarrekin lotzen da, hau Villanuga eta Gaztelu Jaka udalerriek osatzen dute.
  • Bailararen erdialdea.
  • Bailararen goialdea, Canfranc bailarak osatzen du, eremu hau askoez ere itxi eta malkartsuagoa da.
Aragoi bailara
Motariver valley (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak42°36′N 0°30′W / 42.6°N 0.5°W / 42.6; -0.5
MendikateaPirinioak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Comarca of AragonJazetania
Ur-gorputzaAragoi

Bailarak bere izena Aragoi ibaitik hartzen du, hoau Frantzia eta Espainiaren arteko mugan kokatzen diren Truchas eta Escalar iboiak dauden lekuan jaio eta Aragoi bailara iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du. Bailara udalerri hauek osatzen dute:

Bestalde, Aragoi ibarrean Frantzia eta Espainiako nazioarteko muga iragaten duten hiru pasabide daude: Somport mendatea (1.640 metro), Somporteko tunela (1.200 metro eta 8 kilometroko luzera), eta antzinako canfrandar tunela, azken hau 1928ko uztailean ireki eta behin betiko 1970. urtean itxi zen.

Done Jakue Bideko Tolosar adarraren zatia da, honen ordezkari nagusia Jakako katedrala delarik, halere, ibar guztian zehar hainbat eliza eta baseliza erromaniko gehiago ere badaude.

Ibarburuan Candanchú eta Astún eski estazioak daude, honek bailararen ekonomia bultzatzaile edo diru iturri nagusia eta ia bakarra turismoa izatea suposatzen du. Ibar honetako mendirik garaiena Villanúa udalerrian dagoen Collarada tontorra da (2886 metroko garaiera duelarik).

Kanpo estekak aldatu


Aragoi bailarako udalerriak
Canfranc | Gaztelu Jaka | Jaka | Villanuga