Araglas, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko pertsonai bat da, eta, bere istorioa, Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Dunadan bat da, Aragorn I.aren semea. Bere izena sindarinezkoa da, eta "errege alaia" bezala itzul daiteke.

Historia aldatu

Rivendelen jaio zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2296. urtean. Bere aurrekoak bezala, Rivendelen hazi eta hezia izan zen adin nagusikoa izan arte.

Bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2327. urtean hil ondoren, Araglas, Iparraldeko Dunedainen seigarren kapitaina bihurtu zen, adin nagusitasunera iritsi ta gutxira.

Bere erregealdian, Isumbras hobbita, Took familiako lehen Thaina eta Eskualdeko hamahirugarren Thaina bihurtu zen. Brandiorein familiak, Oreineta hartzen du. Oraindik nagusi zen Zaintzapeko Bakea zeritzon aroa, eta, beraz, Araglasen agintaldian ez zen ustekabekorik izan.

128 urteko agintaldia izan zuen, 2455. urtean hil zelarik, 159 urterekin. Bere oinordekoa, bere seme Arahad I.a izan zen.


Aurrekoa
Aragorn I.a
Iparraldeko Dunedainen Kapitaina
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2327-2455
Ondorengoa
Arahad I.a

Kanpo estekak aldatu