Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa[1] edo Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa[2] (gaztelaniaz: República Árabe Saharaui Democrática edo RASD; arabieraz: الجمهورية العربية الصحراوية الديمقراطية, Al-Jumhūrīyya al-`Arabīyya as-Saharāwīyya ad-Dīmuqrātīyya) Mendebaldeko Saharan osatutako estatua da. Espainiak Saharako bere koloniatik alde egin ondoren, 1976an Marokok eta Mauritaniak okupatu zuten. Fronte Polisarioak abiatutako nazio askapeneko gerraren ondorioz, 1979an Mauritaniak lur horretatik alde egin zuen, eta Marokoren esku utzi zuen eskualde osoa. Fronte Polisarioak independentzia aldarrikatu zuen ondoren. Berrogeita bost estatuk onartua dute gaur egun, beste hogeita bik noizbait onartua zuten, eta beste hamahiruk onartua dute baina erlazioak eten dituzte. Hamabi estatutan du enbaxada.
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa | |||
---|---|---|---|
الجمهورية العربية الصحراوية الديمقراطية (Al-Jumhūrīyya al-`Arabīyya as-Saharāwīyya ad-Dīmuqrātīyya) República Árabe Saharaui Democrática | |||
Ereserkia: Yā Banī al-Ṣaḥrāʼ (en) | |||
Goiburua: Askatasuna, Demokrazia, Batasuna | |||
| |||
Sahrawi Arab Democratic Republic (orthographic projection).svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Aaiun1 27°9′0″N 13°12′0″W | ||
Hiririk handiena | hiriburu | ||
Azalera | 266.000 (83) | ||
Kontinentea | Afrika | ||
Mugakideak | Maroko, Aljeria eta Mauritania | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | Errepublika | ||
Presidentea | Brahim Gali | ||
Legebiltzarra | Sahrawi National Council (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 607.292 | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² (228) | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Moneta | Sahrawi peseta (en) Marokoar dirham (DH) Aljeriar dinar (DA) Mauritanian ouguiya (en) (UM) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1976ko otsailaren 27a | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +212 | ||
Ordu eremua | |||
Internet domeinua | .eh |
Hiriburua Aaiun da, baina hau Marokok okupatu zuenetik Bir Lehloura mugitu zen. Hala ere de facto hiriburua Tinduf da, eta han bizi dira iheslari gehienak.